Batzordeetako eta erakundeetako ordezkariak izendatu dituzte
Herenegun Legazpiko udal ordezkariak izendatu zituzten bai batzordeetarako eta baita bestelako erakundeetarako ere. Korporazio berriaren lehen Osoko Bilkuran egin zuten hori. Bilduko ordezkariak izango dira udal batzorde guztien buru. Kepa Urzelai alka...
Herenegun Legazpiko udal ordezkariak izendatu zituzten bai batzordeetarako eta baita bestelako erakundeetarako ere. Korporazio berriaren lehen Osoko Bilkuran egin zuten hori.
Bilduko ordezkariak izango dira udal batzorde guztien buru. Kepa Urzelai alkateak bost batzorde koordinatuko ditu: Idazkaritza, Pertsonal batzordea, Ogasuna, Industria, enplegua eta merkataritza eta hirigintza, obrak eta zerbitzuak. Sagrario Etxabek hiru batzorde gidatuko ditu: Gazteria, euskara eta hezkuntza.
Nekazaritza batzordean Aitor Uribeetxeberria izango da buru, eta garapen iraunkorrari dagokionez, Igor Urratek hartu du ardura hori. Kultura batzordean Rakel Puente izango da koordinatzailea eta Gizarte ongizatean Lurdes Ugarte. Kirol batzordean Amaia Solanasek hartu du kargua.
Udal batzordeetako ordezkariez gain, udalak ordezkaritza duen erakundeetan parte hartuko duten politikariak ere izendatu zituzten Osoko Bilkuran. Hala, kirol patronatoan Amaia Solanas izango da lehendakaria, eta Igor Urrate eta Kepa Urzelai kideak. Euskaltegian lehendakaria Sagrario Etxabe izango da. Urola Garaia Mankomunitatean Kepa Urzelai eta Javier Iraeta izango dira Legazpiko Udalaren ordezkariak eta ur kontsortzioan, aldiz, Urzelai bera eta Igor Urrate. Zubillaga hiltegian, Aizkorri-Aratz parke naturalean eta Artzain Munduan Aitor Uribeetxeberriak ordezkatuko du Udala. Urzelai ordezkoa izango da erakunde hauetan. Sasieta mankomunitatean Javier Iraetak eta Ane Urkiolak hartuko dute parte, Industrialdean Urzelai alkateak eta Lenburren alkateak, Javier Iraetak eta Jose Morcillok.