Meitai-maitie osatzen duten Gloria Urkolak eta Ander Gorostizuk, ume eramaileei buruzko tailerra egingo du larunbatean Bioqiros zentroan. Umeak beste modu batera hezteko filosofiaren oinarria dira meitaiak, oihal zati batekin haurrak gurasoen gorputza...
Urola Garaiko Merkataritza sektoreko dirulaguntzen aurkezpena egingo dute bihar Urretxun, 15:00etan kultur etxean. Eskualdeko merkatari guztiak gonbidatu dituzte. Gai ordena: • Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoaren aurkezpena • MEC programa (...
Maiatzaren 22ko hauteskundeak eta horien ondoren sortutako egoera berria aztertzeko batzarra deitu du ezker abertzaleak. Bertan, aurrerantzean jarraitu beharreko lan ildoak ere aztertuko dituzte. Ostiralean bilduko dira, 18:30ean, Barrena jauregian.
Gipuzkoako gobernadore zibil izandako eta ETAk 2000ko uztailean hil zuen Juan Mari Jauregi legorretarraren omenez Burnikurutzeta mendian kokatuta dagoen oroitarria puskatu egin dute, berriz. Herrizaingo Sailak atzo jakinarazi zuen erasoaren berri, bain...
Agorreko Santikutz jaietan ospatuko den Sukaldaritza Lehiaketan izena emateko epea ireki dute Legazpin. Irailaren 9an edo 10ean egingo da lehiaketa. Normalean Agorreko Santikutzetako larunbatean egin ohi izan dute txapelketa, baina kultura sailetik jak...
Herenegun Legazpiko udal ordezkariak izendatu zituzten bai batzordeetarako eta baita bestelako erakundeetarako ere. Korporazio berriaren lehen Osoko Bilkuran egin zuten hori. Bilduko ordezkariak izango dira udal batzorde guztien buru. Kepa Urzelai alka...
Datorren hilaren 22ra arte goizero izango da Zelai Arizti parkea liburuak, egunkariak eta aldizkariak irakurtzeko aukera.
Sasieta Mankomunitateak duela hilabete hasi zuen herrian edukiontzi marroia jartzeko kanpaina. Epe horretan, Ordiziako familien erdiek bat egin dute ekimenarekin. Guztira, 1.700 eskaera jaso dituzte. Emaitza horiek «oso onak» direla azaldu du Enrike Enparantza Sasieta Mankomunitateko teknikariak. Hala ere, ahalik eta jenderik gehienak bat egin dezan, aste osoan izango da izena emateko aukera, herriko plazan. Orain arte edukiontzi marroia jarri duten beste herriekin alderatuta, Ordizian «emaitza hobeak» izan dituztela dio Enparantzak. Izan ere, Beasain eta Lazkao bezalako herrietan, herritarren partehartzea %45 eta %48 artekoa izan da. Ordizian berriz, aurreneko deialdian %50era iristea lortu dute. Enparantzaren arabera, sistemaren berri izateak ere eragina izan du harrera on horretan. «Jendeak bazekien beste herrietan sistema hau martxan zegoela, eta Ordiziara noiz iritsiko zain zeudela esan digute askok». Herritarren aldetik izan duten harrerarekin «oso gustura» daudela esan du, eta datozen egunetan jende gehiagok ere izena ematea espero dutela. Aste honetan jarriko duten informazio mahaiarekin, beste 300 bat familiak izena ematea espero dute. «Beste herrietan izandako datuak ikusita, kopuru horietan ibiltzea espero dugu, baina baliteke hortik gora gelditzea ere». Materia organikoa biltzeko sistema, joan den astetik dago martxan, baina emaitzak ikusteko «oraindik oso goiz» dela azaldu du Enparantzak. «Uztailean eta abuztuan, gainera, zabor kopuruak behera egiten [...]