Sukaldaritza lehiaketan izena emateko epea 15ean itxiko dute Legazpin
Agorreko Santikutz jaietan ospatuko den Sukaldaritza Lehiaketan izena emateko epea ireki dute Legazpin. Irailaren 9an edo 10ean egingo da lehiaketa. Normalean Agorreko Santikutzetako larunbatean egin ohi izan dute txapelketa, baina kultura sailetik jak...
Agorreko Santikutz jaietan ospatuko den Sukaldaritza Lehiaketan izena emateko epea ireki dute Legazpin. Irailaren 9an edo 10ean egingo da lehiaketa.
Normalean Agorreko Santikutzetako larunbatean egin ohi izan dute txapelketa, baina kultura sailetik jakinarazi dutenez, aurten irailaren 9a ere jaieguna izanik, egun horretan egiteko aukera aztertzen ari dira. Uztailaren 15a baino lehen eman beharko da lehiaketarako izena.
Kultur etxean egin ahalko da hori, edo 943737202 telefonora deituta. Legazpiko elkarte, talde edo lagun bikoteei luzatu diete parte hartzeko gonbidapena.