Ume eramaileei buruzko tailerra egingo dute larunbatean Bioqiros zentroan
Meitai-maitie osatzen duten Gloria Urkolak eta Ander Gorostizuk, ume eramaileei buruzko tailerra egingo du larunbatean Bioqiros zentroan. Umeak beste modu batera hezteko filosofiaren oinarria dira meitaiak, oihal zati batekin haurrak gurasoen gorputza...
Meitai-maitie osatzen duten Gloria Urkolak eta Ander Gorostizuk, ume eramaileei buruzko tailerra egingo du larunbatean Bioqiros zentroan. Umeak beste modu batera hezteko filosofiaren oinarria dira meitaiak, oihal zati batekin haurrak gurasoen gorputzaren kontra eramateko ume eramaileak.
Meitaiak eta gainerako ume eramaileak gorputzera nola lotu behar diren azalduko dute tailerrean Urkolak eta Gorostizuk, egoera bakoitzerako ume eramaile egokiena zein den, meitaiak eta gainerako oihalak gorputzera lotzeko dauden korapilo motak… azalduko dituzte. Umeak halakoetan eramateak dituen abantailak zein diren ere azalduko dute, beti Laura Gotman psikopedagoga argentinarraren filosofian oinarrituta.Oihalezko pardelei eta emakumeei zuzendutako beste artikulu batzuen erabilera egokia zein den ere emango dute jakitera, iraunkortasunaren alde asko egin baitaiteke horien bidez, Urkola eta Gorostizuren arabera.
Bihar GOIERRIKO HITZA egunkarian, gaiaren inguruko erreportaje zabala irakurtzeko aukera egongo da. Ikastaroan parte hartu nahi duenak, aurrez eman behar du izena Bioqiros zentroan (Zelaeta plaza, 3) edo 43 02 76 61 telefonora deituta.