Ataunen Inbiko iturria eta alboko zubia berritu dituzte, auzolanean
Ataungo Ergoiena auzoan dauden Inbiko iturria eta alboko zubia auzolanean berritu dituzte. Larunbatean zazpi laguneko taldea elkartu zen bi osagai arkitektonikoak konpondu eta zeukaten egoera kaxkarra hobetzeko. Inbiko itturrie deitzen zaion iturriaren...
Ataungo Ergoiena auzoan dauden Inbiko iturria eta alboko zubia auzolanean berritu dituzte. Larunbatean zazpi laguneko taldea elkartu zen bi osagai arkitektonikoak konpondu eta zeukaten egoera kaxkarra hobetzeko.
Inbiko itturrie deitzen zaion iturriaren ingurua garbitu zuten, batetik. Hesolak eta itxitura berritu dituzte, sastrakaz garbitzeaz gain. Iturriaren hodia ere aldatu dute, lehengoa herdoilak janda zeukalako.
Azken urteotan utzita eta erabili gabe egon bada ere, Ergoieneko iturri nagusia zen garai batean Inbikoa. Adin batetik gorako auzotarrek oraindik mantentzen dute ura handik hartzeko ohitura. Izenari dagokionez, zenbaiten iritziz inbidi hitzetik letorke.
Bestetik, aldameneko egurrezko zubia ere konpondu dute. Egurrezko egitura zeukan, eta erorita zegoen. Zurajearen kendu, eta ordez metalezko xafla bota dute errekastoa, baranda eta guzti.
Iturria eta zubia auzolanean berritu dituzte, eta materiala Ataungo Udalak ordaindu du.