Bihar da udal berria osatu ondorengo lehen osoko bilkura
Bihar arratsaldean egingo duten osoko bilkuran onartuko dituzte udal berriaren zati izango diren batzordeak. Bilduk alkatetza lortuta, bilkurak arratsaldez izatera igaro dira, eta biharkoa 19:00etan izango da. Aurrerantzean ere hala izango dira, herrit...
Bihar arratsaldean egingo duten osoko bilkuran onartuko dituzte udal berriaren zati izango diren batzordeak. Bilduk alkatetza lortuta, bilkurak arratsaldez izatera igaro dira, eta biharkoa 19:00etan izango da. Aurrerantzean ere hala izango dira, herritarrak udalera gerturatzeko ahaleginean. Alkatetzak egindako proposamena onartuz gero, aurrerantzean osoko bilkurak hileko azken ostegunetan izango dira, 19:00etan.
Orain arteko agintaldian, hamar batzordez osatuta zegoen Beasaingo Udala, eta gutxienez, hurrengo lau urteetarako, bederatzi batzorde osatzea ere proposatuko du alkatetzak gaur. Orain arteko hainbat batzorde kentzea, beste batzuk bereiztea, eta berriak sortzea izango da proposamena. Alkateordeen izendapena, batzorde bakoitzaren eginkizuna, batzorde informatiboetako lehendakarien izendapena eta eskuduntzen eskuordetza ere osoko bilkuran landuko dituzte.
Talde politiko bakoitzak eta alkateak jasoko duten soldata ere bihar eztabaidatuko dituzten gaien artean daude, eta baita udalak parte hartzen duen gainerako erakundeetako ordezkariak aukeratzea ere: Goimen, Sasieta, Enirio Aralar, Tolosako Hiltegia, Haurreskolen kontsortzioa, ur partzuergoa, Goierri Beheko industrialdea eta Ikaslan.