Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko bilkura egingo dute bihar
Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko, hileroko bilkura egingo dute bihar, Ordizian. Eraldatzen, Kimez eta Asmube emakume elkarteek egin dute elkarretaratzera joateko deia. Hiru elkarte horiek bidalitako oharrean, «emakumeen aurkako indarkeriarekin ...
Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko, hileroko bilkura egingo dute bihar, Ordizian. Eraldatzen, Kimez eta Asmube emakume elkarteek egin dute elkarretaratzera joateko deia. Hiru elkarte horiek bidalitako oharrean, «emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatzea denon ardura» dela gogorarazi dute. Bihar egingo dute bilkura, 20:00etan, Ordiziako plaza nagusian.