Jauregiren oroitarriaren aurkako erasoa errefusatu du Legorretako Udalak
Juan Mari Jauregi legorretarraren omenez Burnikurutzetan dagoen oroitarraren kontra erasoa izan dela jakin ondoren, Legorretako Udaleko gobernutaldeak (Bildukoa) errefusatu egin du gertaera. Halako erasoen jatorria «bat ala beste izan», indarkeriazko ekintzak errefusatzen dituela azaldu du, ohar batean. «Indarkeriazko gertakariak gerta ez daitezen lan egingo dugula hitz eman genien herritarrei, eta halaxe ari gara udal gobernuaren ardura dugunetik. Ez dugu halakorik nahi Gipuzkoan, ez eta beste inon ere». Jauregiren omenezko oroitarria aurreko astean kaltetu zuten, duela zortzi urte kokatu zutenetik laugarren aldiz. Atzo jakinarazi zuen Herrizaingo Sailak. Gipuzkoako Foru Aldundia ere erasoaren aurka azaldu da. Biktima guztiei aitortza Legorretako udal gobernu taldeak, lau puntuko oharraren barruan, azken hamarkadetan indarkeriak eragin dituen «biktima guztiei aitortza eta erreparazioa» dagokiela gaineratu du. «Herritarren adiskidetzeak berebiziko garrantzia izango du gatazka politikoa eta indarkeria mota oro gainditzeko bidean», dio Udalak. Bakearen eta demokraziaren aldeko konpromisoa berretsi du Bilduk, indarkeria bukatzeko lanean eragile denei deia egin die. OHARRA (osorik) Juan Mari Jauregi Gipuzkoako Gobernadore zibila zenaren omenez Burnikurutzeta mendian dagoen monolitoari egindako erasoaren harira: Legorretako udal gobernu taldeak erasoa errefusatu egiten du. Jatorria bat ala beste izan indarkeriazko ekintzak errefusatzen ditu. Indarkeriazko gertakariak gerta ez daitezen lan egingo dugula hitz eman genien herritarrei eta halaxe ari gara [...]
Juan Mari Jauregi legorretarraren omenez Burnikurutzetan dagoen oroitarraren kontra erasoa izan dela jakin ondoren, Legorretako Udaleko gobernutaldeak (Bildukoa) errefusatu egin du gertaera. Halako erasoen jatorria «bat ala beste izan», indarkeriazko ekintzak errefusatzen dituela azaldu du, ohar batean.
«Indarkeriazko gertakariak gerta ez daitezen lan egingo dugula hitz eman genien herritarrei, eta halaxe ari gara udal gobernuaren ardura dugunetik. Ez dugu halakorik nahi Gipuzkoan, ez eta beste inon ere».
Jauregiren omenezko oroitarria aurreko astean kaltetu zuten, duela zortzi urte kokatu zutenetik laugarren aldiz. Atzo jakinarazi zuen Herrizaingo Sailak. Gipuzkoako Foru Aldundia ere erasoaren aurka azaldu da.
Biktima guztiei aitortza
Legorretako udal gobernu taldeak, lau puntuko oharraren barruan, azken hamarkadetan indarkeriak eragin dituen «biktima guztiei aitortza eta erreparazioa» dagokiela gaineratu du. «Herritarren adiskidetzeak berebiziko garrantzia izango du gatazka politikoa eta indarkeria mota oro gainditzeko bidean», dio Udalak.
Bakearen eta demokraziaren aldeko konpromisoa berretsi du Bilduk, indarkeria bukatzeko lanean eragile denei deia egin die.
OHARRA (osorik)
Juan Mari Jauregi Gipuzkoako Gobernadore zibila zenaren omenez Burnikurutzeta mendian dagoen monolitoari egindako erasoaren harira:
- Legorretako udal gobernu taldeak erasoa errefusatu egiten du. Jatorria bat ala beste izan indarkeriazko ekintzak errefusatzen ditu.
- Indarkeriazko gertakariak gerta ez daitezen lan egingo dugula hitz eman genien herritarrei eta halaxe ari gara Udal Gobernuaren ardura dugunetik. Ez dugu halakorik nahi Gipuzkoan ez eta beste inon ere.
- Azken hamarkadotan indarkeria egoerak eragin dituen biktima guztiei dagokie aitortza eta erreparazioa. Gauzak honela, herritarren adiskidetzeak berebiziko garrantzia izango du gatazka politikoa eta indarkeria mota oro gainditzeko bidean.
- Legorretako udal gobernu taldea bakearen eta demokraziaren alde ari da eta horretan jardungo du aurrerantzean ere, Bildu koalizioak sorreratik agertu duen moduan. Eta, beraz, Legorretako eragile politikoei, sindikatuei eta mugimendu sozialei elkarlanerako eta akordiorako deia egiten die indarkeriaren eta enfrentamenduaren aroari amaiera eman eta herritar denen eskubideak errespetatuak izan daitezen.