Lazkaoko futbol eskolan hasteko deialdia egin dute
Datorren ikasturtean Lazkaoko taldearekin futbolean hasi nahi duten haurrentzako bigarren deialdia egin du Lazkao Kirol Elkarteak. 2000tik 2003ra jaiotako neska-mutikoak has daitezke futbol eskolan, bi urte horietakoak barne. Izena emateko orriak Joxem...
Datorren ikasturtean Lazkaoko taldearekin futbolean hasi nahi duten haurrentzako bigarren deialdia egin du Lazkao Kirol Elkarteak. 2000tik 2003ra jaiotako neska-mutikoak has daitezke futbol eskolan, bi urte horietakoak barne. Izena emateko orriak Joxemiel Barandiaran Kiroldegian hartu behar dira. Denboraldia eta kurtsoa irailean hasiko dute.