''Bilbliopiszina'' zerbitzua egun osoan
zehar egongo da martxan erabiltzaile guztiei irekita; aurten gainera
haurrentzako gunea ere jarri dute zenbait jolasekin.
·Otamotz.com – ”Bilbliopiszina” zerbitzua egun osoan zehar egongo da martxan erabiltzaile guztiei irekita; aurten gainera haurrentzako gunea ere jarri dute zenbait jolasekin.
Uda garaian, hainbat dira bi herrietako udalek herritarren artean irakurzaletasuna bultzatzeko antolatzen dituzten ekimenak. Atzo jarri zen martxan adibidez, Zumarragako Udalak sustatzen duen
”Liburuen parkea”. Hilaren 22ra arte, liburutegia Zelai Arizti parkera aterako dute goizetan.
Bestalde, hilaren hasieratik ere martxan da Urretxuko udal igerilekuan ”Bibliopiszina” deituriko programa, azken urteetan ohitura bihurtu denez. Udako liburutegia da Bibliopiszina, igerilekuan bertan egongo dena. Besteak beste egunkariak, aldizkariak, liburuak edota ipuinak izango dituzte apaletan, adin guztietako erabiltzaileei zuzendutakoak. Dena den, azken urteetako esperientziak erakutsitakoari jarraituz, haurrak eta gaztetxoenak dira, zerbitzua gehien erabiltzen dutenak.
Zerbitzua erabili nahi dutenek kirol txartela edo Nortasun Agiria aurkeztea nahikoa izango dute liburuak edota aldizkariak hartu ahal izateko. Hartutako aleak egunean bertan itzuli beharko dira igerilekuko liburutegira.
Egun osoan zehar egongo da irekita aipatutako zerbitzua, 11:00etatik 20:00etara. Pagoetako igerilekua irailaren 11ra arte egongo da zabalik, eta ekimena ordura arte izango da martxan. Aipatzekoa da aurten, ”Bibliopizinarekin” batera, ”Haurren gunea” deiturikoa ere izango dela igerilekuan bertan. Gune honetan ohe elastikoak, saskiak, porteria, txirrista eta haurrentzako gozagarri izango diren beste hainbat jolas izango dira.