Arcelor Mittalen izandako leherketak bost lagun zauritu ditu
Zumarragako Arcelor Mittal lantegiko labeetan leherketa izan da bart goizaldean, eta bost langile zauritu dira. Bost zauritu horietatik lau Zumarragako ospitalera eraman dituzte eta alta jaso dute dagoeneko; bosgarrenak ordea, zauri eta erredura larriak zituen, eta Gurutzetako (Bizkaia) ospitalera eraman behar izan dute.
Gaur arratsaldean jakinarazi du albistea Gara egunkariak, bere edizio elektronikoan. Informazio horien arabera, galdategiko labeetako batean ura sartu da eta horrek eragin du leherketa, bart goizaldeko ordubatean.