Bi gazte atxilotu dituzte Ordizian, zakarrontzi bati su ematea egotzita
Zakarrontzi bati su eman diotelakoan, 15 eta 18 urteko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak bart gauean Ordizian. Herrizaingo sailetik jakinarazi dutenez, kaleko jantziekin zebiltzan bi ertzainek atxilotu dituzte; haiek gerturatzerakoan, bi gazteak ihes ...
Zakarrontzi bati su eman diotelakoan, 15 eta 18 urteko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak bart gauean Ordizian. Herrizaingo sailetik jakinarazi dutenez, kaleko jantziekin zebiltzan bi ertzainek atxilotu dituzte; haiek gerturatzerakoan, bi gazteak ihes egiten saiatu dira. Azkenean, dena saiakera hutsean gelditu da eta zaborrontziak ez du kalterik izan. Herrizaingo sailak “bandalismo ekintza” izan dela esan du.
Gertakariak goizaldeko lehen orduan izan dira, Gudarien etorbidea eta Etxezarreta kalearen artean dauden zakarrontzietan. Gazteetako bat edukiontzi berdea errepidearen erdira mugitzen hasi da, besteak, kartoi zati bati su ematen zion bitartean. Kaleko jantziz zebilen bi agenteko patruila bat gerturatu eta jarrera “susmagarria” ikusi dutenean, gazteak atxilotzera joan dira. Haseran ihes egiten saiatu badira ere, azkenean atxilotu egin dituzte.
Ertzain etxera eraman eta diligentziak amaitu eta gero, bi gazteak aske utzi dituzte, epailearen zitazioaren zain.