Amezti Mendi Elkartekoak Piriniotara joango dira
Zegamako mendizaleak Orhitik Itsasora joango dira uztailaren 23tik 25era. Hilaren 23an, Bagardiak eta Burdingurutzeta arteko bidea egingo dute, 24an Burdingurutzeta eta Organbide artekoa, eta 25ean, Organbide eta Ibañeta artekoa. Irteeran parte ha...
Zegamako mendizaleak Orhitik Itsasora joango dira uztailaren 23tik 25era. Hilaren 23an, Bagardiak eta Burdingurutzeta arteko bidea egingo dute, 24an Burdingurutzeta eta Organbide artekoa, eta 25ean, Organbide eta Ibañeta artekoa. Irteeran parte hartu nahi duenak uztalaren 17a baino lehen eman behar du izena 618 29 63 91 (Emilio) edo 619 15 11 53 (Ramon) telefonoetara deituta. Piriniotara joan nahi dutenentzat, irteera ordua uztailaren 23an, goizeko 7:00etan jarri dute, herriko plazan.