Gabiriako film laburraren estreinaldia hilaren 23an
Apustu giroko herriari buruz Gabirian grabatu duten film laburra uztailaren 23an, larunbata, estreinatuko dute. Film laburra iaz hasi ziren grabatzen, eta 60 herritarrek parte hartu dute, Alex Areizagaren zuzendaritzapean. Bideoekin eta argazkiekin hor...
Apustu giroko herriari buruz Gabirian grabatu duten film laburra uztailaren 23an, larunbata, estreinatuko dute. Film laburra iaz hasi ziren grabatzen, eta 60 herritarrek parte hartu dute, Alex Areizagaren zuzendaritzapean. Bideoekin eta argazkiekin hornitutako emanaldia izango da, herri afariaren ondoren. 21:00etan izango da afaria eta joan nahi duenak, Ostatuko atean, Erbie eta Osinalde elkarteetan eta Korta jatetxean jarritako orrietan eman beharko du izena. Orrietan idatzi ezin bada, Gorkari deitu (678 10 43 62) beharko zaio. Afariko txartelak 10 euro balioko du; afal ondoren filmaren estreinaldia, argazki emanaldia eta duela urte batzutako festetako bideoaren emankizuna egingo dira.