Gaztetxoen jolas parkea gaur arratsaldean
17:00etatik aurrera 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako jolas parkea jarriko dute gaur Legazpiko Azokan: Bideo jolasak, scotter patinak, segway elektrikoa, krazy bike, balanzbike, bateatzeko beisbol kaiola eta puzgarriak egongo dira aukeran. Uztaila ...
17:00etatik aurrera 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako jolas parkea jarriko dute gaur Legazpiko Azokan: Bideo jolasak, scotter patinak, segway elektrikoa, krazy bike, balanzbike, bateatzeko beisbol kaiola eta puzgarriak egongo dira aukeran.
Uztaila kulturalak aurrera jarraituko du ostiralean. Arratsaldean poniak eta xexenak jarriko dituzte Euskal herria plazan, haurrek jolas dezaten. 19:30ean, berriz, Buruhandien eta erraldoien konpartsa kalejiran irtengo da.