Inocente Soria preso politiko ohiari elkarrizketa aurrerapena
Inocente Soriak 32 urte pasa ditu herritik kanpo, horietatik 7 espetxean; maiatzean berreskuratu zuen askatasuna, eta etxera itzuli da.
Nola ikusten duzu herria 32 urte geroago?
Oso aldatuta. Fisikoki asko garatu da. Honez gain, gazte utzitako jendeak egun 60 urte ditu. Horrek atentzioa ematen dizu. Ni egunero ikusten naiz, eta ez dut desberdintasun hori hainbeste somatzen. Bestetik, kotxe asko dago. Herriak aparkaleku handi bat dirudi. Batzuetan garaje batean sentitzen naiz. Paisaiak ere imaginatzen nituenak baina politagoak aurkitu ditut. Ederrena pilotalekua ere faltan botatzen dut, plaza arima gabe gelditu da.
Nolakoa izan da espetxetik atera eta etxera itzultzea, ateak irekitzea… ?
Oso arraroa egiten da. Azken urtean, ordu batzuez giltza erabil nezakeen zeldan, baina prebentiboa bazara, eta nik 5 urte igaro nituen horrela, ez duzu eskubiderik. 21 orduz itxita zaude, zelda txiki batean. Ia ez dakizu ate bat irekitzea eta ixtea zer den, eta etxera iritsi eta hainbest topatzen dituzu! armairuak ere, eta zenbat gauza hauetan! Izozkailutik edozer har dezakezu jateko, eta hori ere arraroa egiten da. 7 urtetan ez dut izozkailurik izan, leihoa nuen horretarako.
(Biharko Goierriko Hitzan argitaratuko da elkarrizketa osoa)