Kultura emankizunekin hornituko du Maizpidek uda, euskara ikastaroetan
Ikasturtea ekainean bukatu, eta kurtso arruntean ikasten aritu diren ikasleak agurtu ondoren, udako ikastaroen garaian sartu da Lazkaoko Maizpide euskaltegia. Uztailaren aurrenetik irailaren bukaerara ikastaro bereziak emango dituzte barnetegian, Euskal Herri osotik eta atzerritik etorritako ikasleentzat. Uda berezia izan ohi denez, duela 28 urte hasitako ohiturarekin hornituko dituzte aurten ere Udako Ikastaroak. Hamabi ekitaldi iragarri dituzte. Aurreko asteartean ekin zioten egitarauari, Xentimorik gabe antzezlanarekin. Gaur da bigarren ekitaldia: Goierriko sei bertsolari gaztek saioa egingo dute Lazkaoko plazan. Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi eta Gemma Urteaga beasaindarrak, Odei Lopez legorretarra eta Endika Igartzabal eta Gorka Maiz gabiriarrak igoko dira oholtzara, 22:00etan. Gai jartzaile lanak Irati Arrieta lazkaotarrak egingo ditu. Beste urteetako egituraren antzekoa izango du udako ekitaldien dataketak ere. Astearteak eta ostegunak hartuko dituzte, bereziki. Aste honetako eskaintza Fiachras musika taldeak beteko du, ostegunean. Bertsoak, hilero Bertso saioa gaur bakarrik ez, uztailaren 28an ere poteoa egingo dute trikitilariekin lagunduta Igartzabalek eta Maizek. Abuztuaren 11n beste lau bertsolari izango dira, Maizpide euskaltegian: Andoni Egaña, Amets Artzallus, Amaia Agirre eta Maialen Lujanbio. Irailean Peñagarikano eta Soto afaritara etorriko dira. Egitaraua Uztaila Gaur. Goierriko bertsolari gazteen saioa. 22:00etan, plazan. Etzi. Drindots taldearekin dantzaldia. 22:00, plazan. Hilak 19. ‘Baginaren bakarrizketak’ antzerkia. 22:00, plazan. Hilak 21. Fiachras [...]
Ikasturtea ekainean bukatu, eta kurtso arruntean ikasten aritu diren ikasleak agurtu ondoren, udako ikastaroen garaian sartu da Lazkaoko Maizpide euskaltegia. Uztailaren aurrenetik irailaren bukaerara ikastaro bereziak emango dituzte barnetegian, Euskal Herri osotik eta atzerritik etorritako ikasleentzat.
Uda berezia izan ohi denez, duela 28 urte hasitako ohiturarekin hornituko dituzte aurten ere Udako Ikastaroak. Hamabi ekitaldi iragarri dituzte. Aurreko asteartean ekin zioten egitarauari, Xentimorik gabe antzezlanarekin. Gaur da bigarren ekitaldia: Goierriko sei bertsolari gaztek saioa egingo dute Lazkaoko plazan.
Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi eta Gemma Urteaga beasaindarrak, Odei Lopez legorretarra eta Endika Igartzabal eta Gorka Maiz gabiriarrak igoko dira oholtzara, 22:00etan. Gai jartzaile lanak Irati Arrieta lazkaotarrak egingo ditu.
Beste urteetako egituraren antzekoa izango du udako ekitaldien dataketak ere. Astearteak eta ostegunak hartuko dituzte, bereziki. Aste honetako eskaintza Fiachras musika taldeak beteko du, ostegunean.
Bertsoak, hilero
Bertso saioa gaur bakarrik ez, uztailaren 28an ere poteoa egingo dute trikitilariekin lagunduta Igartzabalek eta Maizek. Abuztuaren 11n beste lau bertsolari izango dira, Maizpide euskaltegian: Andoni Egaña, Amets Artzallus, Amaia Agirre eta Maialen Lujanbio. Irailean Peñagarikano eta Soto afaritara etorriko dira.
Egitaraua
Uztaila
- Gaur. Goierriko bertsolari gazteen saioa. 22:00etan, plazan.
- Etzi. Drindots taldearekin dantzaldia. 22:00, plazan.
- Hilak 19. ‘Baginaren bakarrizketak’ antzerkia. 22:00, plazan.
- Hilak 21. Fiachras musika taldea. 22:00, plazan.
- Hilak 28. Triki-bertso poteoa. 18:00, tabernarik taberna. Endika Igartzabal eta Gorka Maiz bertsolariak, Joseba Iztueta eta Iban Maiz trikitilariak. Maizpideko jangelan afaria, 20:00etan.
Abuztua
- Hilak 3. Koldo Ameztoi ipuin kontalaria. 21:30, euskaltegian.
- Hilak 11. Bertso jaialdia: Andoni Egaña, Amets Artzallus, Amaia Agirre eta Maialen Lujanbio. Gai jartzaile: Iñaki Rezola. Maizpideko zinema-aretoan, 21:30ean.
- Hilak 25. Trikitilariak: Dani Oiarbide eta Pello Urdangarin. Maizpideko jangelan, 20:00etan.
Iraila
- Hilak 6, asteartea. Aitor Furundarena soinujolearen emanaldia. Maizpideko zinema-aretoan, 21:30ean.
- Hilak 14, asteazkena. ‘Dolpo’ ikuskaria, Joxe Ramon Agirre ‘Marron’ mendizalearekin. Maizpideko zinema-aretoan, 21:30ean.
- Hilak 21. Bertso afaria: Anjel Mari Peñagarikano eta Julio Soto. Maizpiden, 21:30ean.