Lazkaon batzordeetan partaide izateko gonbita egin du udalak
Lazkaoko Udalak 2011-2015 legealdirako bederatzi batzorde informatzaile bereizi ditu. Aurreko ostegunean burutu zuen Udalbatzak aurreneko osoko bilkura, ekainaren 11n udala eratu ondorenetik. Azeari Andonegi alkateak eman zuen batzordeen banaketaren berri, eta herritarrei irekiak direla gogorarazi du. Aurreko legealditik hainbat aldaketa egin ditu udal gobernu berriko taldeak, kopuruan lan-talde gehiago jarrita eta arloka lehen zeukaten banaketa ere birmoldatuta. Hala, berrikuntzen artean, Parte-hartze, Komunikazio eta Gazteak izeneko batzordea dago. Aldakuntzei buruz, Ongizateko batzordeari Migrazioa gehitu diote. Ingurumenak bere lan-talde propioa izango du, eta Lehen Sektorea batu diote. Berdintasuna eta Emakumea izeneko beste batzorde bat ere izango da datozen lau urteotan. Kirolak ere talde beregaina izango du, eta festena Kulturakoari gehitu diote. Gainontzean, honako bederatzi batzordeok eratu ditu udalak: Parte-hartzea, Komunikazioa eta Gazteak; Ogasuna, Pertsonala eta Antolaketa; Hirigintza; Ongizatea eta Migrazioa; Ingurumena eta Lehen Sektorea; Berdintasuna eta Emakumea; Kirola; Hezkuntza, Euskara eta Zerbitzu Sektorea; eta Kultura eta Festak. Udalbatzarrean adierazi zutenez, zinegotzi bana izango da batzorde informatzaile bakoitzaren gidari. Alderdi politikoetako ordezkariek eta parte hartu nahi duten edozein herritarrek osatuko dituzte batzordeak. Izena larunbaterako Udalaren kudeaketarako arloka gaiak jorratuko dituzte batzordeek. Lazkaotar guztiei deia egin die udalak, bando bidez eta etxerik etxe postontzietan hedatuz, batzordeetan parte har dezaten. Izena eman behar da, norberak [...]
Lazkaoko Udalak 2011-2015 legealdirako bederatzi batzorde informatzaile bereizi ditu. Aurreko ostegunean burutu zuen Udalbatzak aurreneko osoko bilkura, ekainaren 11n udala eratu ondorenetik. Azeari Andonegi alkateak eman zuen batzordeen banaketaren berri, eta herritarrei irekiak direla gogorarazi du.
Aurreko legealditik hainbat aldaketa egin ditu udal gobernu berriko taldeak, kopuruan lan-talde gehiago jarrita eta arloka lehen zeukaten banaketa ere birmoldatuta. Hala, berrikuntzen artean, Parte-hartze, Komunikazio eta Gazteak izeneko batzordea dago.
Aldakuntzei buruz, Ongizateko batzordeari Migrazioa gehitu diote. Ingurumenak bere lan-talde propioa izango du, eta Lehen Sektorea batu diote. Berdintasuna eta Emakumea izeneko beste batzorde bat ere izango da datozen lau urteotan. Kirolak ere talde beregaina izango du, eta festena Kulturakoari gehitu diote.
Gainontzean, honako bederatzi batzordeok eratu ditu udalak: Parte-hartzea, Komunikazioa eta Gazteak; Ogasuna, Pertsonala eta Antolaketa; Hirigintza; Ongizatea eta Migrazioa; Ingurumena eta Lehen Sektorea; Berdintasuna eta Emakumea; Kirola; Hezkuntza, Euskara eta Zerbitzu Sektorea; eta Kultura eta Festak.
Udalbatzarrean adierazi zutenez, zinegotzi bana izango da batzorde informatzaile bakoitzaren gidari. Alderdi politikoetako ordezkariek eta parte hartu nahi duten edozein herritarrek osatuko dituzte batzordeak.
Izena larunbaterako
Udalaren kudeaketarako arloka gaiak jorratuko dituzte batzordeek. Lazkaotar guztiei deia egin die udalak, bando bidez eta etxerik etxe postontzietan hedatuz, batzordeetan parte har dezaten.
Izena eman behar da, norberak apuntatu eta jardun nahi duen lan-taldeak. Horretarako azkeneko epe-muga larunbata da, uztailak 16. Izena emateko udaletxera joan behar da, telefonoz hara hots egin (943 088 080) edo posta elektronikoz mezua bidali (udala@lazkao.net).
Batzordeetarako izena ematen dutenei jarraikortasuna emateko eskatu die udalak.