Segura bere erroetan murgilduko da Erdi Aroko aste kulturalarekin
Plaza Zahareko Lagunek, Segurako Udalaren laguntzarekin, bi urtez behin antolatzen dute Erdi Aroko festa. Festa tokatzen ez den urteetan, Segurak Erdi Aroarekin duen lotura mantentzeko aste kulturala antolatzen da. Aurtengoa, bihartik hasi eta larunbatera arte egingo dute eta hainbat ekintza izango dira Seguran. Aurtengo kultur astean, Segurako historian sakontzeko eta Erdi Aroko arropen eta zapien inguruan gehiago ikasteko aukera eskainiko da, besteak beste. Asteartean, Segura Gure Erroetan Murgilduz DVD berriaren aurkezpena egingo da. DVDa iazko Erdi Aroko festan grabatu zuten eta bertan, festaren momentu eta leku berezienak agertzen dira. Aurreko DVDan falta ziren atari eta momentu bereziak bildu dituzte aurtengo DVDan. 18 minutu inguruan, Erdi Aroko festaren mometu dotoreenak biltzen dira. Seguran Erdi Aroko hiribilduaren ezaugarrietako bat, etxeen artean mantentzen den karkaba da. Karkaba iaz berreskuratu zuten eta ordutik, hainbat herritarrek eta turistak bisitatu du. Alfredo Moraza Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, Segurako karkabari buruzko hitzaldia eskainiko du, eta karkaba bera bisitatzeko aukera ere izango da, bihar Ostegunean, Anjel Rekalde Nabarralde Elkarteko zuzendariak Nafarroa 1512, Nafarroa Bizirik izenburupean eskainiko du hitzaldia. Bertan, azken 500 urteetan Euskal Herriak izan duen historia ezagutzeko aukera izango da. Nabarralderen lana Ardixarran ere ikusgai izango da Erdi Aroko zapiak XII eta XVI. mendeen artean emakumeek buruan [...]
Plaza Zahareko Lagunek, Segurako Udalaren laguntzarekin, bi urtez behin antolatzen dute Erdi Aroko festa. Festa tokatzen ez den urteetan, Segurak Erdi Aroarekin duen lotura mantentzeko aste kulturala antolatzen da. Aurtengoa, bihartik hasi eta larunbatera arte egingo dute eta hainbat ekintza izango dira Seguran.
Aurtengo kultur astean, Segurako historian sakontzeko eta Erdi Aroko arropen eta zapien inguruan gehiago ikasteko aukera eskainiko da, besteak beste.
Asteartean, Segura Gure Erroetan Murgilduz DVD berriaren aurkezpena egingo da. DVDa iazko Erdi Aroko festan grabatu zuten eta bertan, festaren momentu eta leku berezienak agertzen dira. Aurreko DVDan falta ziren atari eta momentu bereziak bildu dituzte aurtengo DVDan. 18 minutu inguruan, Erdi Aroko festaren mometu dotoreenak biltzen dira.
Seguran Erdi Aroko hiribilduaren ezaugarrietako bat, etxeen artean mantentzen den karkaba da. Karkaba iaz berreskuratu zuten eta ordutik, hainbat herritarrek eta turistak bisitatu du. Alfredo Moraza Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, Segurako karkabari buruzko hitzaldia eskainiko du, eta karkaba bera bisitatzeko aukera ere izango da, bihar
Ostegunean, Anjel Rekalde Nabarralde Elkarteko zuzendariak Nafarroa 1512, Nafarroa Bizirik izenburupean eskainiko du hitzaldia. Bertan, azken 500 urteetan Euskal Herriak izan duen historia ezagutzeko aukera izango da. Nabarralderen lana Ardixarran ere ikusgai izango da
Erdi Aroko zapiak
XII eta XVI. mendeen artean emakumeek buruan eramaten zituzten zapiei buruzko tailerra ostiralean egingo da. Erdi Aroan emakumeek buruan janzten zituzten zapi mota bakoitzak, emakumearen berri ematen zuten. Tailerra Sanca Tocados Femeninos etxeko kideek gidatuko dute. Euskal Herriko historian garai ezberdinetan gizon eta emakumeek erabilten zituzten arropen bilduma biltzen duen erakusketa ere irekita dago Ardixarran. Erakusketa goizez (10:30etik 13:30era) eta arratsaldez (15:30etik 18:30era) bisitatu daiteke.
Larunbat arratsaldean, zazpietatik aurrera, Araoz Gazte Abesbatzak emanaldia eskainiko du Parrokian.
EGITARAUA
- Asteartea. Segura Gure Erroetan Murgilduz DVD berriaren aurkezpena, 19:00etan kultur etxean.
- Asteazkena. Hitzaldia eta Karkaban bisita gidatua, Alfredo Morazarekin. 19:00etan kultur etxean.
- Osteguna. Nafarroa 1512. Nafarroa Bizirik, hitzaldia Nabarraldek eskainita
- Ostirala. XII- XVI . mendeko emakumeen buruko zapiei buruzko tailerra, 19:30ean.
- Larunbata. Araoz Gazte Abesbatzaren emanaldia.