D’elikatuz zentroak eta Sportik hitzarmena egin dute
Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak, eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak –Sporti markaren bitartez– lankidetza hitzarmena sinatu dute saskibaloian jokatzen dute 10 eta 18 urte bitarteko gaztetxoen artean kirolarekin, heziketarekin eta elikadurarekin lotutako hainbat balio txertatzeko helburuekin. D’elikatuzeko zuzendari Leire Arandiak eta federazioko lehendakari Pedro Epelde sinatu dute gaur akordioa. Lau lan-ildotan oinarrituako akordioa izango da, Arandiak azaldu duenez. D’elikatuz, aurrerantzean, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren laguntzaile bezala agertuko da. Bi erakundeak lankidetzan arituko dira entrenatzaile, jokalari eta epaileak prestatzeko jardueretan, batez ere elikadurarekin eta nutrizioarekin zerikusia duten gaietan, eta bide horretan, hizlariak bilatzen elkarlanean arituko dira. Azkenik, elikadurari, nutrizioari eta hidratarazioari buruzko eskuliburu bat argitaratzeko aukera aztertuko dute bi aldeek. Balioetan oinarrituta Epelden esanetan, Sportik markaren sorrerarekin esfortzuaren, elkartasunaren eta konfidantzaren moduko balioak sustatu nahi dituzte gaztetxoen artean.
Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak, eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak –Sporti markaren bitartez– lankidetza hitzarmena sinatu dute saskibaloian jokatzen dute 10 eta 18 urte bitarteko gaztetxoen artean kirolarekin, heziketarekin eta elikadurarekin lotutako hainbat balio txertatzeko helburuekin. D’elikatuzeko zuzendari Leire Arandiak eta federazioko lehendakari Pedro Epelde sinatu dute gaur akordioa.
Lau lan-ildotan oinarrituako akordioa izango da, Arandiak azaldu duenez. D’elikatuz, aurrerantzean, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren laguntzaile bezala agertuko da. Bi erakundeak lankidetzan arituko dira entrenatzaile, jokalari eta epaileak prestatzeko jardueretan, batez ere elikadurarekin eta nutrizioarekin zerikusia duten gaietan, eta bide horretan, hizlariak bilatzen elkarlanean arituko dira. Azkenik, elikadurari, nutrizioari eta hidratarazioari buruzko eskuliburu bat argitaratzeko aukera aztertuko dute bi aldeek.
Balioetan oinarrituta
Epelden esanetan, Sportik markaren sorrerarekin esfortzuaren, elkartasunaren eta konfidantzaren moduko balioak sustatu nahi dituzte gaztetxoen artean.














