Ehunmiliak probarako aparkaleku aldaketak
Ehumiliak eta Goierriko Bi Handiak probak egingo dira asteburuan, eta Beasainen hainbat aparkalekutan aldaketak egingo dituzte. Igandera arte, Bernedo Eneako aparkalekuan, Gernika pasealekuan eta Esteban Lasa kalean mugatutako eremuetan ezingo da autor...
Ehumiliak eta Goierriko Bi Handiak probak egingo dira asteburuan, eta Beasainen hainbat aparkalekutan aldaketak egingo dituzte. Igandera arte, Bernedo Eneako aparkalekuan, Gernika pasealekuan eta Esteban Lasa kalean mugatutako eremuetan ezingo da autorik utzi.
Bihartik aurrera, Igartza Oleta, Dolarea, Zapatari, Mendeurren, Joan Iturralde eta Nafarroa etorbideetan trafikoa etenda geratuko da, garajeetara sartu-irtenak egiteko izan ezik. Herri gunean eta inguruetan egongo diren antolatzaileei kasu egiteko eskatu dute Beasaingo Udaletik.













