Inoiz baino partaidetza handiagoa Gabiriako Sasipilotari Txapelketan
Gabiriako IV. Sasipilotari Txapelketa herrikoian 36 lagunek parte hartuko dute aurten. Ohi bezala, bikoteka eta eskuz jokatuko dute, Alkain-Buru pilotalekuan. Partaidetza aldetik markak gainditu dituzte aurten: 36 pilotarik jokatuko dute, iaz baino lau...
Gabiriako IV. Sasipilotari Txapelketa herrikoian 36 lagunek parte hartuko dute aurten. Ohi bezala, bikoteka eta eskuz jokatuko dute, Alkain-Buru pilotalekuan. Partaidetza aldetik markak gainditu dituzte aurten: 36 pilotarik jokatuko dute, iaz baino lau gehiagok, eta duela bi urte baino bi gehiagok. 2010ean eta 2009an txapeldun izan zen bikoteak elkarrekin jokatuko du, eta gainontzeko partaideekin zozketa bidez zehaztu dituzte bikoteak.
Partidak noiz jokatu bikote aurkarien artean erabaki behar dute. Kanporaketen parekatzea doitzeko, lehenbizi bi aurrekanporaketa jokatuko dira. Bikote irabazleak final zortzirenetara sartuko dira, gainontzeko 14 bikoteak bezalaxe. Bikote garaileak egingo du aurrera, eta galtzaileak kanpoan geratuko dira. Finala abuztuaren 13an jokatuko dute, herriko jaien hasieran.













