Irizar Taldearen salmentak %20 igo dira 2011. urteko lehen sei hilabeteetan
Irizar Taldeak 2011ko lehen seihilekoan fakturazioa %20 hazi du martxan dituen proiektu guztietan. Hazkunde handiena kanpoko plantek eman diote Irizarri, atzerrian bere salmentak %40 igo baitira. Emaitza horiekin enpresak «autobusetan erreferentzia marka» dela uste du. Etorkizunari begira enpresari «oparotasun garaia» datorkioa uste du Ormaiztegin egoitza duen enpresak. Irizarrek barne merkatua, bere merkatu osoaren %40 dela adierazi dute. Barne merkatuan, aurtengo lehen seihilekoa iazkoa baino hobea izan da. Urtea bukatzerako iazko salmenta kopurua gutxienez berdintzea espero du Irizarrek. Autobusak egiten dituen enpresa honek, %40ko merkatu kuota baino handiagoa du, bezeroenganako duen «gertutasuanari» esker. Merkatuan dagoen zalantza, egoerak eta finantziazioa lortzeko dauden zailtasunek kirisi garaiko errekuperazioa zailtzen dutela uste dute Irizarko arduradunek. Europan partaidetza kuotak mantendu egin ditu Ormaiztegiko enpresak. Mediterraneoko merkatuetan presentzia «garrantzitsua» duela aipatzen du Irizarrek argitaratutako komunikatuan. Integral autobusak zabaltzeko garaian pauso garrantzitsuak eman ditu. Autobus hori Britainia Handian, Frantzian, Herberehetan eta Polonian saldu eta salmenta osteko zerbitzua eskaintzeko kontratu bat itxi du. Eguneko hiru autobus Brasilen eguneko hiru autobuseko produkzioarekin jarraitzen du Irizar Taldeak. Lurralde horretan urte osorako produkzio kopuru honekin jarraitzeko modua eta salmenta kopurua haztea aurreikusten dute. Mexikon ere eguneko hiru autobus egiten dituzte eta salmenta kopuru horiek haztea aurreikusten dute. Irizar Taldea Marokon lanean hasi [...]
Irizar Taldeak 2011ko lehen seihilekoan fakturazioa %20 hazi du martxan dituen proiektu guztietan. Hazkunde handiena kanpoko plantek eman diote Irizarri, atzerrian bere salmentak %40 igo baitira. Emaitza horiekin enpresak «autobusetan erreferentzia marka» dela uste du. Etorkizunari begira enpresari «oparotasun garaia» datorkioa uste du Ormaiztegin egoitza duen enpresak.
Irizarrek barne merkatua, bere merkatu osoaren %40 dela adierazi dute. Barne merkatuan, aurtengo lehen seihilekoa iazkoa baino hobea izan da.
Urtea bukatzerako iazko salmenta kopurua gutxienez berdintzea espero du Irizarrek. Autobusak egiten dituen enpresa honek, %40ko merkatu kuota baino handiagoa du, bezeroenganako duen «gertutasuanari» esker. Merkatuan dagoen zalantza, egoerak eta finantziazioa lortzeko dauden zailtasunek kirisi garaiko errekuperazioa zailtzen dutela uste dute Irizarko arduradunek.
Europan partaidetza kuotak mantendu egin ditu Ormaiztegiko enpresak. Mediterraneoko merkatuetan presentzia «garrantzitsua» duela aipatzen du Irizarrek argitaratutako komunikatuan.
Integral autobusak zabaltzeko garaian pauso garrantzitsuak eman ditu. Autobus hori Britainia Handian, Frantzian, Herberehetan eta Polonian saldu eta salmenta osteko zerbitzua eskaintzeko kontratu bat itxi du.
Eguneko hiru autobus
Brasilen eguneko hiru autobuseko produkzioarekin jarraitzen du Irizar Taldeak. Lurralde horretan urte osorako produkzio kopuru honekin jarraitzeko modua eta salmenta kopurua haztea aurreikusten dute. Mexikon ere eguneko hiru autobus egiten dituzte eta salmenta kopuru horiek haztea aurreikusten dute.
Irizar Taldea Marokon lanean hasi zenetik sekula izan dituen emaitza honenak lortu ditu. Marokon eguneko autobus bat produzitzen dute. 2010. urtean ere, krisi garaia izanagatik, datu onak izan zituen Ormaiztegiko enpresak. Iaz %33 igo ziren salmenta 433 milioiko fakturazioa lortu zuen.
Autobus elektrikoa 2014rako
Irizar Taldeak aurrera begira, proiektu berriak ere baditu martxan. Irizarrek, beste empresa talde batzuekin batera, hiri-autobus elektriko bat egiteko asmoa du. Autobus hori egiteko lau enpresak eta hiru teknologia parkek parte hartuko dute proiektuan. Aurreikuspenen arabera autobus hori 2014rako Donostiako kaleetan ibiltzea espero da.
Proiektu berritzaile horrek zortzi milioi euroko aurrekontua izango du, eta enpresak bakoitzak bina milioi jarriko ditu. Irizareekin batera, DonostiaBus, Jema eta I&T enpresek parte hartuko dute egitasmo horretan. Teknologia parkeen artean CEIT, Tecnalia eta Vicomtech-ek parte hartuko dute.
Irizarrek autobus berri horrekin «teknogia erronkak» gainditu nahi ditu. Proiektu horrek «lan handia» ekarriko dutela badakite Irizarren, baina salmenta merkatu zabaltzeko aukera dutela uste dute.













