Beasainek eta Realak partida jokatuko dute etzi Loinatz zelaian
Beasain eta Real Sociedad futbol taldeek partida jokatuko dute etzi Loinatz futbol zelaian. Aurredenboraldiko lehen partida izango da bi taldeentzat, eta 18:00etan hasiko da. Sarrerak aurrez erosi nahi dituztenek, Beasaingo Seguros Bilbaoren egoitz...
Beasain eta Real Sociedad futbol taldeek partida jokatuko dute etzi Loinatz futbol zelaian. Aurredenboraldiko lehen partida izango da bi taldeentzat, eta 18:00etan hasiko da. Sarrerak aurrez erosi nahi dituztenek, Beasaingo Seguros Bilbaoren egoitzara joan behar dute (San Inazio kalean), edo telefonoz deitu eta erreserba egin (943 16 14 96). Sarrerea normalak 12 euro balio du, eta tribunakoak 15 euro. Bihar, partidaren aurretik, leihatilan ere erosi ahalko dira.
Beasain Futbol Taldetik jakinarazi dutenez, partida hasi aurretik Salva Iriarteri omenaldia egingo diote, futbolaren alde egin duen guztiagatik. Beasain Futbol Taldeko Koldo Zalduak eta Iakes Gibelaldek eta Iriartek berak egin dute partidaren aurkezpena.