Erdi Aroko festa biltzen duen DVD berria kalean da
Segurako Erdi aroko II. Aste Kulturalaren barruan, Segura Bere Erroetan Murgilduz DVD berria aurkeztu zuten asteartean Plaza Zaharreko Lagunek. Grabazio horretan Segurako Erdi Aroko Festaren momenturik ikusgarrienak biltzen dira. Aurten argitaratutak...
Segurako Erdi aroko II. Aste Kulturalaren barruan, Segura Bere Erroetan Murgilduz DVD berria aurkeztu zuten asteartean Plaza Zaharreko Lagunek.
Grabazio horretan Segurako Erdi Aroko Festaren momenturik ikusgarrienak biltzen dira. Aurten argitaratutako grabazio honetan, Segurako festan atontzen diren txoko guztiak bildu dituzte. Aurreko grabazioan, duela hiru urte egindakoan, euria ari zuenez, grabazioa erabat osatu gabe geratu zen. Asteartean aurkeztutako DVD berriak, iazko festako irudiak biltzen ditu. Grabaketan Segurako festaren momementurik zirraragarrienak eta atondu ziren atari guztietako irudiak jaso dituzte, 20 bat minutuko ikus-entzunezkoan.
Nabarralderen erakusketa
Aste kulturalarekin bat eginez, Nabarralde Entitate Historikoak, Nafarroaren konkistaren inguran egindako erakusketa ikusgai dago Ardixarra etxean. Gipuzkoan lehenego aldiz jarri dute erakusketa hori. Seguran egon ondoren, Nafarroako herri guztietatik pasako dira erakusketa osatzen duten panelak.
Erakusketan, 1512eko Nafarroaren konkista nolakoa izan zen azaltzen da. Gaztelako Erreinuak Nafarroako lurrak noiz eta nola hartu zituen erakusten da. Gaztelako Erreinuak eta Nafarroakoak 18 urtez izandako gerraren berri ere ematen da.
Nafarroa konkistatu zutela 500 urte hurrengo urtean beteko dira. Urtemuga hori aitzakia hartuta, gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera Nabarralde Elkarteko zuzendari Anjel Rekaldek, hitzaldia eskainiko du kultur etxean, Nafarroa 1512. Nafarroa Bizirik izenburupean.