Garmendia gotzain lazkaotarrari plaza jarri diote New York hirian
Francisco Garmendia Aiestaran lazkaotarraren izena plaza bat jarri dio New Yorkeko udalak. 1947an Gasteizen apaiztu, eta New Yorkera 1964an iritsi zen; han bizi izan zen 2005ean hil zen arte, apaiz lana Bronx barrutian eginez batez ere. 1986-2001 aldia...
Francisco Garmendia Aiestaran lazkaotarraren izena plaza bat jarri dio New Yorkeko udalak. 1947an Gasteizen apaiztu, eta New Yorkera 1964an iritsi zen; han bizi izan zen 2005ean hil zen arte, apaiz lana Bronx barrutian eginez batez ere. 1986-2001 aldian gotzain izan zen. Bishop Francisco Garmendia Place enparantzarekin gogoratu eta ohoratu dute orain newyorktarrek gotzain lazkaotarra.