Kepa Solana eta Juani Delgado preso politikoak etxetik urrunago eraman dituzte
Kepa Solana eta Juani Delgado euskal preso politikoak etxetik urrundu egin dituzte. Asturiasko Villabona espetxean aurkitzen ziren biak eta Solana Lugora eraman dute eta Delgado, berriz, Salamancara. Legazpiko zingizango.com webguneak eman du Solana et...
Kepa Solana eta Juani Delgado euskal preso politikoak etxetik urrundu egin dituzte. Asturiasko Villabona espetxean aurkitzen ziren biak eta Solana Lugora eraman dute eta Delgado, berriz, Salamancara.
Legazpiko zingizango.com webguneak eman du Solana eta Delgado preso politiko legazpiarren leku aldaketen berri. Urte luzez elkar ikusi gabe egon dira biak, baina iazko maiatzetik Asturiasko Villabona espetxean zeuden. Aurtengo maiatzetik, gainera, modulu berean egon dira.
Berriki espetxez aldatu dituzte biak, ordea, eta Euskal Herritik urrunago eraman dituzte. Solana ekainaren 25ean Bonxera eraman zuten, Lugora, eta Delgado pasa den asteartean lekualdatu zuten. Salamancako Topas espetxean dago orain. Biak ere espetxeratu zituztenetik hogei urte beteko dira aurtengo urrian. Solanak euskara elkartearen web atariko blog batean ere parte hartu izan du: zingizango.com/blogak/jentiletxe.