Letizia Romiti italiarraren kontzertuak borobilduko du organo jaialdia
Ataungo Tourseko San Martin elizako organo barrokoa ardatz hartuta bi asteburutan gauzatuko den Organo Barrokoaren Nazioarteko V. Jaialdiak larunbatean izango du bigarren kontzertua. Letizia Romiti italiar organo-jotzailearen saioarekin. Etzi 20:00etan...
Ataungo Tourseko San Martin elizako organo barrokoa ardatz hartuta bi asteburutan gauzatuko den Organo Barrokoaren Nazioarteko V. Jaialdiak larunbatean izango du bigarren kontzertua. Letizia Romiti italiar organo-jotzailearen saioarekin. Etzi 20:00etan hasiko da musika emanaldia, eta bakarrean ariko da Romiti.
XVI. mendeko konposatzaileen lanekin hasi XIX. mendekoenetarainoko bidaia jorratuko du, organoan. Henry Purcell-en obrek hartuko dute egitarauko zati bat; Froberger, Cavazzoni, Frescobaldi, Pasquini, Zipoli edo Bellini italiarren lanak ere joko ditu.
Milango Kontserbatorioan hasi eta hiri bereko Unibertsitatean jarraitu zituen organo, armonia eta kontrapuntuko ikasketak Letizia Romitik. Klabezinarekin eta kantu gregoriarrean ere diplomak ditu. Alejandria hiriko organo historikoei buruzko liburua argitaratua du. Organo musikaren hainbat disko atera ditu, batzuk zuzenean grabatuak.