Ordizia Rugby, epe luzerako proiektua finkatuz
Urte hauetan guztietan klubari laguntzen ari diren babesle txiki eta handiei eskerrak emateko, eta Paul Healy kirol zuzendaria eta Gorka Nuñez kirol prestatzaile fisikoa aurkezteko ekitaldia egin zuen atzo Ordizia Rugby Elkarteak Olaberriako Castillo Hotelean. Mezu argia eman nahi zuen Aitor Araña klubeko presidenteak; betiko kirol balioei eutsiz lanean jarraituko dutela, eta bidean topatzen dituzten gabeziei aurre egiteko hobetzen saiatzen ari direla. «Aurrera egin beharra dago, hobetu egin nahi dugu, gure proiektua ez baita datorren denboraldiari begirakoa soilik, gure proiektua aurrera begirakoa da. Gure asmoa ahal dugun gorenean egotea da» . Healyren eta Nuñezen fitxaketekin helburu jakin bat lortu nahi du klubak, Arañak dioenez. «Harrobiko jokalari gehienak ohorezko mailara iristea nahi dugu. Klubak horra iritsi ahal izateko erremintak jarri ditu, eta tresna horiek fisikoki prestakuntza hobea izatea eta alderdi teknikoa hobetzea dira. Hortik aurrera jokalarien lana da tresna horiek erabiltzea». Jokalarien helburua «profesionalen moduan jokatzea» izan behar duela dio, «baina trukean ezer jaso gabe». Teknikariak lanerako gogoz Paul Healy eskarmentu handiko entrenatzaile eta kirol zuzendaria da. Besteak beste, Frantziako Top 14 ligako Stade Francais eta Uruguaiko selekzioa zuzendu ditu, eta azken urteetan goi errendimenduko zentro batean aritu da lanean bere herrialdean, Australian. «Hiru urterako fitxatu dut, eta lanerako eta irabazteko [...]
Urte hauetan guztietan klubari laguntzen ari diren babesle txiki eta handiei eskerrak emateko, eta Paul Healy kirol zuzendaria eta Gorka Nuñez kirol prestatzaile fisikoa aurkezteko ekitaldia egin zuen atzo Ordizia Rugby Elkarteak Olaberriako Castillo Hotelean. Mezu argia eman nahi zuen Aitor Araña klubeko presidenteak; betiko kirol balioei eutsiz lanean jarraituko dutela, eta bidean topatzen dituzten gabeziei aurre egiteko hobetzen saiatzen ari direla. «Aurrera egin beharra dago, hobetu egin nahi dugu, gure proiektua ez baita datorren denboraldiari begirakoa soilik, gure proiektua aurrera begirakoa da. Gure asmoa ahal dugun gorenean egotea da» .
Healyren eta Nuñezen fitxaketekin helburu jakin bat lortu nahi du klubak, Arañak dioenez. «Harrobiko jokalari gehienak ohorezko mailara iristea nahi dugu. Klubak horra iritsi ahal izateko erremintak jarri ditu, eta tresna horiek fisikoki prestakuntza hobea izatea eta alderdi teknikoa hobetzea dira. Hortik aurrera jokalarien lana da tresna horiek erabiltzea». Jokalarien helburua «profesionalen moduan jokatzea» izan behar duela dio, «baina trukean ezer jaso gabe».
Teknikariak lanerako gogoz
Paul Healy eskarmentu handiko entrenatzaile eta kirol zuzendaria da. Besteak beste, Frantziako Top 14 ligako Stade Francais eta Uruguaiko selekzioa zuzendu ditu, eta azken urteetan goi errendimenduko zentro batean aritu da lanean bere herrialdean, Australian. «Hiru urterako fitxatu dut, eta lanerako eta irabazteko gogoz etorri naiz. Oso pozik nago, eta eskerrak eman nahi dizkiet klubari eta babesleei ni hona ekartzeko egindako ahaleginarengatik», esan zuen Healyk.
Gorka Nuñez beasaindarra da, eta besteak beste, Baskonia saskibaloi taldearekin aritzen da. Proiektu berriak «ilusio handia» egin dio, eta nabarmendu du bi alderdi dituen proiektu batekin topo egin duela. «Batetik, goi mailan eta hazteko gogoa duen talde bat aurkitu dut, eta bestetik, ilusio eta gogo hori herrira zabaldu duen giza-multzo batekin».
«Talde sentimendua» mantentzearen garrantziaz aritu zen Axio Araña, eta balio horiei eutsiz gero «liga gertu» ikusten du. «Seguru nago gogo eta grina horri eutsiz gero oso goian egong