Txilerako beste 12 tren egingo ditu CAFek
Caf enpresatik jakinarazi dutenez, Txilerako beste 12 tren egingo ditu enpresa beasaindarrak, eta tren bakoitza 9 bagoiz osatuta egongo da. Santiago hiriburuko metrorako egingo ditu trenak, 2007an lortu zuen kontratua handituz. Orain lau urteko kontrat...
Caf enpresatik jakinarazi dutenez, Txilerako beste 12 tren egingo ditu enpresa beasaindarrak, eta tren bakoitza 9 bagoiz osatuta egongo da. Santiago hiriburuko metrorako egingo ditu trenak, 2007an lortu zuen kontratua handituz. Orain lau urteko kontratuan bederatzi bagoiko 20 tren egiteko kontratua lortu zuen CAF-ek. Gaur egun tren horiek San Pablo-Los Dominicos linean erabiltzen dituzte.
CAF-etik jakinarazi dutenez, tren hauek azken berrikuntza teknologiko guztiak kontuan hartuta egingo dituzte, eta Santiago hiriburuko metroan erabiltzen diren trenen artean, aire egokitua izango duten lehenak izango dira. Txilen lortutako kontratu honekin nazioarteko merkatuetan CAFek duen presentzia areagotu egiten da, “hazkunde gehien duten metroko lineatan indartuz”.