Alazne Furundarena, 15. Europako txapelketan
Alazne Furundarena abiadura-lasterkari ordiziarrak 15. postuan bukatu du Europa Txapelketako 100 metroko proban. Atzo goizean jokatu zen sailkatze lasterketan multzoko laugarren postua eskuratu zuen 11:85 denborarekin, finalerdietarako sailkatuz. Arrat...
Alazne Furundarena abiadura-lasterkari ordiziarrak 15. postuan bukatu du Europa Txapelketako 100 metroko proban. Atzo goizean jokatu zen sailkatze lasterketan multzoko laugarren postua eskuratu zuen 11:85 denborarekin, finalerdietarako sailkatuz. Arratsaldean jokatu ziren bi finalerdiak, eta Furundarena 7. sailkatu zen, 11:99ko denborarekin, finalerako sailkatzeko aukera guztiak galduz. Bi finalerdietako denborak batuta, 15. sailkatu da korrikalari ordiziarra.
Gaur arratsaldean parte hartuko du 200 metroko sailkatze lasterketan. 23 urtez azpiko Europako Txapelketa Ostravan (Txekia) jokatzen ari da atzotik, eta igandean bukatuko da.