Gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa prestatzeko euskarazko materiala eskuragarria dago Ordiziako Solozabal auto-eskolan, udalako euskara zerbitzuak jakinarazi duenez: “Administrazioaren aldetik herritarren zerbitzuak euskaraz jasotzeko neurri...
Alazne Furundarena abiadura-lasterkari ordiziarrak 15. postuan bukatu du Europa Txapelketako 100 metroko proban. Atzo goizean jokatu zen sailkatze lasterketan multzoko laugarren postua eskuratu zuen 11:85 denborarekin, finalerdietarako sailkatuz. Arrat...
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak jakinarazi du gaurtik hilaren 30era bitartean kobratuko diela Ataungo zergadunei uraren, arazketaren eta saneamenduaren tasa, aurtengo bigarren hiruhilekoari (apirila-ekaina) dagokiona. Ordainketa aurrezki kutxen bitartez eg...
Goierri elkartean edo webgunean, uztailaren 31ra arte eman ahal izango da izena. Lehiaketa irailean izango da.
Arrastaka Mendi Taldeak irteera antolatu du Pirinioetara datorren astebururako. Larunbatean, uztailaren 23an, irtengo dira Neouvielle parke naturalera, eta astelehenean, hilak 25, itzuliko dira. Larubatean Ramougn (3.011 metro) eta Neouvielle (3.091 m...
Secundino Esnaola musika eskolak antolatu dituen musika udalekuetan 60 haurrek hartu dute parte.
Ataungo Torto gazte asanbladak eta Artadi kultur elkarteak herritar guztientzako egunpasa antolatu du, biharko. Idiazabal eta Lazkao arteko Arantzamendira joango dira. 10:00etan elkartuko dira San Gregorioko plazan. Behin mendian, Atxurbi gainean ikurr...
Odol emaileen elkartearen Zaldibiako ordezkaritzak gaur, ostirala, jarriko du herrian odola emateko aukera. 18:30etik 20:00etara bitartean Lardizabal eskolan egongo dira. Uda garaian beharra hazi egiten dela, eta herritar guztiei egin diete deialdia...
Legazpiko udaletxetik jakinarazi dutenez, azken egunotan Lakiolako zelaian kanpaldiak egin dituzte. Kanpaldi hauetan kalteak eragin dituzte, eta hau ikusita, udaletxetik leku honetan akanpatzea erregulatuko dutela jakinarazi dute. Hemendik aurrera, Lak...
Ikusi probako argazki galeria 2011/07/16 22:50 Javi Dominguez gasteiztarrak irabazi du aurtengo Ehunmiliak ultratraila. Guztira, 167 kilometroak egiteko, 24 ordu eta 49 minutu behar izan ditu. Arratsaldeko zazpiak izateko hamar minutu falta zirela iritsi da Beasaingo helmugara, eta txalo artean hartu dute ikusleek eta antolakuntzako kideek. Helmugara iritsitakoan egindako adierazpenetan esan duenez, aurreneko postuan ikusi den momentuan indarrak berreskuratu eta gogotsu iritsi da helmugara. Ibilbidean zehar oso ondo ibili dela esan du, inolako arazorik gabe, eta gauez ere oso gustura ibili dela. Momentuz neke handirik ere ez duela somatzen argitu du, baina orduak pasa hala antzemango duela. Jose Vicente Benito, kilometro askotan zehar lehen postuan joan den korrikalaria, bigarren iritsi da Besaingo helmugara, 25 ordu eta 11 minutu Gipuzkoako mendietan gora eta behera ibili ondoren. Egun gutxitako alaba besoetan zuela sartu da helmugan Vicente. Pedro Germano portugaldarra izan da helmugara iristen hirugarrena, arratsaldeko zortzi eta erdietarako hamar minutu inguru falta zirela. Germanok 26 ordu eta 22 minutu behar izan ditu proba amaitzeko. Laugarren iritsi da azkenean Joxelu Albizuri azkoitiarra Beasaina. Ibilbidea osatzeko 26 ordu eta 43 minutu behar izan ditu. Bosgarren postuan iritsi da helmugara Nerea Martinez, lehen emakumezkoa eta iazko irabazlea. Probaren hasieratik lehen emakumezkoa izan da, eta oso [...]
Igandean jokatuko da Loinatz Klasika txirrindulari proba eta Ion Lazkanoren lehen memoriala. Azken urteetan apirilean egin izan ohi dute proba, aurten ordea, uztailean egitea erabaki dute, eta Loinatz elkartetik jakinarazi dutenez, berrehun txirrindulari inguruk parte hartuko du. Victor Martinez Loinatz elkarteko kideak eta lasterketako zuzendariak aurreratu du ibilbidean hainbat aldaketa egin dituztela aurten, abiadura handiko trena igarotzeko egiten ari diren lanak direla eta, Mandubiarako igoera kendu egin behar izan baitute ohiko ibilbidetik. Guztira, 148 kilometroko ibilbide berria osatu dute, eta Atagoitiko, Urkillagako, Gabiriako, Lierniako eta Olaberriako gainetara igo beharko dute. Bi tarteko helmuga ere egongo dira, biak Beasainen: bat helmugan eta bestea Trenbide kalean. Lasterketa 09:30ean hasiko da Gernika pasealekuan, eta 13:00ak inguruan amaituko da. %95 profesional mailara Loinatz Klasika lehen aldiz 1926an antolatu zuten eta ordutik, urte hauetan guztietan, proban parte hartu duten txirrindulariak kontaezinak direla esan dute antolatzaileek. Loinatz elkarteko Iñigo Arangurenek emandako datuen arabera, «klasika irabazi duten txirrindularien %95 profesional izatera iritsi dira, tartean ezagun asko». Ricardo Montero, Txomin Perurena, Jose Nazabal, Julian Gorospe, Peio Ruiz Cabestani, Abraham Olano, Aitor eta Unai Osa, Igor Astarloa, Patxi Villa, eta Aitor Perez Arrieta dira Beasaingo lasterketa irabazi dutenetako batzuk. Aurten ere, azken urteetan bezala, Espainiako hainbat talde etorriko da [...]
16 sari banatu dituzte guztira, Zelai Arizti kultur etxean egin den ekitaldian; saritu bakoitzari 50 euroko dirusaria, diploma eta landare bana...
Bihar eguerdia ailegatzeko desiratzen egongo dira Ordiziako haurrak, egun bakarra geratzen baita beraientzat apropos prestatuko umeen asteburuari hasiera emateko. Uztail hasieraz geroztik ari dira danborradarako entseguetan parte hartzen horietako asko, eta beste asko haurren aurreskurako prestatzen. Ander Villarrek eta Ixone Kortak hartuko dute asteburuan Ordiziaren aginpidea alkatearen eskutik, eta bi egunez beraiena izango da herria. Bi egun horietako ekitaldi gehienak haurren katekesi taldeak antolatzen ditu. Gaur, hala ere, bada horren gazteak ez diren batzuk sustatutako ekitaldi bat. Emaneurre taldeak antolatutako V. Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalak jokatuko dira. A ligan, Guti eta Argaiz Otegitarren aurka ariko dira, eta B ligan, Mitxelena-Lekuona eta Muño-Jauregi bikoek neurtuko dituzte indarrak. Ekitaldi berezia izango da, antolatzaileek sagardo upela jarriko dutelako hurbiltzen direnentzat, eta kaleketako txapelketa ere egingo dutelako. Kuadrillak eta mozorroak Arnasa hartzeko tarte handirik gabe ibiliko dira Ordiziako haurrak. Eguerdian txupinazioa bota orduko buruhandien aurretik korrika ibili beharko dute blusak soinean dituztela, eta bazkalondorenean euskaraokea eta herri kirolak dituzte. Bi kirol ekitaldi izango dira gero; haurren paleta txapelketaren finalak eta VIII. Xabi Aiestaran pala txapelketa herrikoiaren finalak. Kalejiran eta jolasean ibiliko dira kuadrilla txikiak iluntzera arte, baina gero mozorrotzera joan beharko dute, 22:00etan mozorro dantzaldia baitute pilotalekuan. Zezen-suzkoa aterako da gero, eta 23:30etik [...]