Arantzamendin egunpasa egingo dute bihar ataundarrek
Ataungo Torto gazte asanbladak eta Artadi kultur elkarteak herritar guztientzako egunpasa antolatu du, biharko. Idiazabal eta Lazkao arteko Arantzamendira joango dira. 10:00etan elkartuko dira San Gregorioko plazan. Behin mendian, Atxurbi gainean ikurr...
Ataungo Torto gazte asanbladak eta Artadi kultur elkarteak herritar guztientzako egunpasa antolatu du, biharko. Idiazabal eta Lazkao arteko Arantzamendira joango dira. 10:00etan elkartuko dira San Gregorioko plazan. Behin mendian, Atxurbi gainean ikurrina jarriko dute, trikitilariekin batera. Goian bazkalduko dute; norberak eraman behar du janaria, baina edaria antolataileek jarriko dute. Ondoren jokoak egingo dituzte. Joateko asmoa dutenek aurrez eman behar dute izena, orrietan idatzita.