Autoen gidabaimena euskaraz atera daiteke Ordizian
Gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa prestatzeko euskarazko materiala eskuragarria dago Ordiziako Solozabal auto-eskolan, udalako euskara zerbitzuak jakinarazi duenez: “Administrazioaren aldetik herritarren zerbitzuak euskaraz jasotzeko neurri...
Gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa prestatzeko euskarazko materiala eskuragarria dago Ordiziako Solozabal auto-eskolan, udalako euskara zerbitzuak jakinarazi duenez: “Administrazioaren aldetik herritarren zerbitzuak euskaraz jasotzeko neurriak hartu eta baliabideak jarri behar ditugu, eta horretaraxe dator ekimen hau”. Azterketa teorikoa prestatzeko liburua eta multimedia materiala ikasle guztien esku dago.
Bestalde, 18 urte inguru dituzten Ordiziako gazteei gidabaimena euskaraz prestatzera bultzatzeko gonbidapena egin die udalak. “Hau hasiera besterik ez da. Jarraipena izango du urtero, eta auto-eskolari datuak eskatuko dizkiogu”, azaldu du euskara zerbitzuak.