Haur eta gazteak festarako pronto
Bihar eguerdia ailegatzeko desiratzen egongo dira Ordiziako haurrak, egun bakarra geratzen baita beraientzat apropos prestatuko umeen asteburuari hasiera emateko. Uztail hasieraz geroztik ari dira danborradarako entseguetan parte hartzen horietako asko, eta beste asko haurren aurreskurako prestatzen. Ander Villarrek eta Ixone Kortak hartuko dute asteburuan Ordiziaren aginpidea alkatearen eskutik, eta bi egunez beraiena izango da herria. Bi egun horietako ekitaldi gehienak haurren katekesi taldeak antolatzen ditu. Gaur, hala ere, bada horren gazteak ez diren batzuk sustatutako ekitaldi bat. Emaneurre taldeak antolatutako V. Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalak jokatuko dira. A ligan, Guti eta Argaiz Otegitarren aurka ariko dira, eta B ligan, Mitxelena-Lekuona eta Muño-Jauregi bikoek neurtuko dituzte indarrak. Ekitaldi berezia izango da, antolatzaileek sagardo upela jarriko dutelako hurbiltzen direnentzat, eta kaleketako txapelketa ere egingo dutelako. Kuadrillak eta mozorroak Arnasa hartzeko tarte handirik gabe ibiliko dira Ordiziako haurrak. Eguerdian txupinazioa bota orduko buruhandien aurretik korrika ibili beharko dute blusak soinean dituztela, eta bazkalondorenean euskaraokea eta herri kirolak dituzte. Bi kirol ekitaldi izango dira gero; haurren paleta txapelketaren finalak eta VIII. Xabi Aiestaran pala txapelketa herrikoiaren finalak. Kalejiran eta jolasean ibiliko dira kuadrilla txikiak iluntzera arte, baina gero mozorrotzera joan beharko dute, 22:00etan mozorro dantzaldia baitute pilotalekuan. Zezen-suzkoa aterako da gero, eta 23:30etik [...]
Bihar eguerdia ailegatzeko desiratzen egongo dira Ordiziako haurrak, egun bakarra geratzen baita beraientzat apropos prestatuko umeen asteburuari hasiera emateko. Uztail hasieraz geroztik ari dira danborradarako entseguetan parte hartzen horietako asko, eta beste asko haurren aurreskurako prestatzen. Ander Villarrek eta Ixone Kortak hartuko dute asteburuan Ordiziaren aginpidea alkatearen eskutik, eta bi egunez beraiena izango da herria. Bi egun horietako ekitaldi gehienak haurren katekesi taldeak antolatzen ditu.
Gaur, hala ere, bada horren gazteak ez diren batzuk sustatutako ekitaldi bat. Emaneurre taldeak antolatutako V. Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalak jokatuko dira. A ligan, Guti eta Argaiz Otegitarren aurka ariko dira, eta B ligan, Mitxelena-Lekuona eta Muño-Jauregi bikoek neurtuko dituzte indarrak. Ekitaldi berezia izango da, antolatzaileek sagardo upela jarriko dutelako hurbiltzen direnentzat, eta kaleketako txapelketa ere egingo dutelako.
Kuadrillak eta mozorroak
Arnasa hartzeko tarte handirik gabe ibiliko dira Ordiziako haurrak. Eguerdian txupinazioa bota orduko buruhandien aurretik korrika ibili beharko dute blusak soinean dituztela, eta bazkalondorenean euskaraokea eta herri kirolak dituzte. Bi kirol ekitaldi izango dira gero; haurren paleta txapelketaren finalak eta VIII. Xabi Aiestaran pala txapelketa herrikoiaren finalak.
Kalejiran eta jolasean ibiliko dira kuadrilla txikiak iluntzera arte, baina gero mozorrotzera joan beharko dute, 22:00etan mozorro dantzaldia baitute pilotalekuan. Zezen-suzkoa aterako da gero, eta 23:30etik aurrera disko parranda dute. Gauerdian, danborradako kantinerak aurkeztuko dituzte Plaza Nagusian.
Tradizioak agindu bezala
Bezperakoa ahaztu ezinean, igande bete-betea dute danbor eta upeltxo jotzaileek, baita haurren agintariek ere. Lehendabizi harrera egingo diete udaletxean, eta meza bukatzean Ordiziako Martxa joko dute. Gero ohiko aurreskua izango da plazan.
Eta asteburua bukatzeko danborrada egingo dute Buztuntzatik herrigunera. Zalditeria, infanteria, artilleria eta lubakitzaileak, baratzezain, sukaldari eta urketariekin nahastuko dira danbor hotsekin herria girotzeko.
EGITARAUA:













