Lakiolan izandako kalteen eraginez bertan kanpatzea erregulatuko du Udalak
Legazpiko udaletxetik jakinarazi dutenez, azken egunotan Lakiolako zelaian kanpaldiak egin dituzte. Kanpaldi hauetan kalteak eragin dituzte, eta hau ikusita, udaletxetik leku honetan akanpatzea erregulatuko dutela jakinarazi dute. Hemendik aurrera, Lak...
Legazpiko udaletxetik jakinarazi dutenez, azken egunotan Lakiolako zelaian kanpaldiak egin dituzte. Kanpaldi hauetan kalteak eragin dituzte, eta hau ikusita, udaletxetik leku honetan akanpatzea erregulatuko dutela jakinarazi dute. Hemendik aurrera, Lakiolan akanpatu nahi duen orok udaletxean baimena eskatu beharko du, herritarren arreta zerbitzuan. Gune honetan sua egitea debekatuta dagoela ere jakinarazi dute. Udaltzaingoak gaiaren jarraipena egingo dutela ere iragarri dute.