Loinatz klasikan berrehun txirrindularik parte hartuko du igandean
Igandean jokatuko da Loinatz Klasika txirrindulari proba eta Ion Lazkanoren lehen memoriala. Azken urteetan apirilean egin izan ohi dute proba, aurten ordea, uztailean egitea erabaki dute, eta Loinatz elkartetik jakinarazi dutenez, berrehun txirrindulari inguruk parte hartuko du. Victor Martinez Loinatz elkarteko kideak eta lasterketako zuzendariak aurreratu du ibilbidean hainbat aldaketa egin dituztela aurten, abiadura handiko trena igarotzeko egiten ari diren lanak direla eta, Mandubiarako igoera kendu egin behar izan baitute ohiko ibilbidetik. Guztira, 148 kilometroko ibilbide berria osatu dute, eta Atagoitiko, Urkillagako, Gabiriako, Lierniako eta Olaberriako gainetara igo beharko dute. Bi tarteko helmuga ere egongo dira, biak Beasainen: bat helmugan eta bestea Trenbide kalean. Lasterketa 09:30ean hasiko da Gernika pasealekuan, eta 13:00ak inguruan amaituko da. %95 profesional mailara Loinatz Klasika lehen aldiz 1926an antolatu zuten eta ordutik, urte hauetan guztietan, proban parte hartu duten txirrindulariak kontaezinak direla esan dute antolatzaileek. Loinatz elkarteko Iñigo Arangurenek emandako datuen arabera, «klasika irabazi duten txirrindularien %95 profesional izatera iritsi dira, tartean ezagun asko». Ricardo Montero, Txomin Perurena, Jose Nazabal, Julian Gorospe, Peio Ruiz Cabestani, Abraham Olano, Aitor eta Unai Osa, Igor Astarloa, Patxi Villa, eta Aitor Perez Arrieta dira Beasaingo lasterketa irabazi dutenetako batzuk. Aurten ere, azken urteetan bezala, Espainiako hainbat talde etorriko da [...]
Igandean jokatuko da Loinatz Klasika txirrindulari proba eta Ion Lazkanoren lehen memoriala. Azken urteetan apirilean egin izan ohi dute proba, aurten ordea, uztailean egitea erabaki dute, eta Loinatz elkartetik jakinarazi dutenez, berrehun txirrindulari inguruk parte hartuko du.
Victor Martinez Loinatz elkarteko kideak eta lasterketako zuzendariak aurreratu du ibilbidean hainbat aldaketa egin dituztela aurten, abiadura handiko trena igarotzeko egiten ari diren lanak direla eta, Mandubiarako igoera kendu egin behar izan baitute ohiko ibilbidetik.
Guztira, 148 kilometroko ibilbide berria osatu dute, eta Atagoitiko, Urkillagako, Gabiriako, Lierniako eta Olaberriako gainetara igo beharko dute. Bi tarteko helmuga ere egongo dira, biak Beasainen: bat helmugan eta bestea Trenbide kalean. Lasterketa 09:30ean hasiko da Gernika pasealekuan, eta 13:00ak inguruan amaituko da.
%95 profesional mailara
Loinatz Klasika lehen aldiz 1926an antolatu zuten eta ordutik, urte hauetan guztietan, proban parte hartu duten txirrindulariak kontaezinak direla esan dute antolatzaileek. Loinatz elkarteko Iñigo Arangurenek emandako datuen arabera, «klasika irabazi duten txirrindularien %95 profesional izatera iritsi dira, tartean ezagun asko». Ricardo Montero, Txomin Perurena, Jose Nazabal, Julian Gorospe, Peio Ruiz Cabestani, Abraham Olano, Aitor eta Unai Osa, Igor Astarloa, Patxi Villa, eta Aitor Perez Arrieta dira Beasaingo lasterketa irabazi dutenetako batzuk.
Aurten ere, azken urteetan bezala, Espainiako hainbat talde etorriko da Beasaina. Martinezek aurreratu duenez, «Euskal Herriko talde guztiek parte hartuko dute, eta Andaluziatik, Murtziatik, Herrialde Katalanetatik, Avilatik, Kantabriatik… ere etorriko dira». Guztira, 23 talde gonbidatu dituzte, eta azken orduko bajaren bat ez bada, denek parte hartuko dute igandeko proban.
Lana, goraipatzekoa
Gipuzkoako eta Euskadiko Txirrindulari Elkarteek goraipatu egin dute urte hauetan guztietanLoinatz elkarteak txirrindularitzaren alde egin duen lana. Eduardo Sotok Gipuzkoako elkarteko kideak, txirrindulari gazteekin egiten duten lana azpimarratu du, eta «gaur egun, Beasaingo kadete taldea Gipuzkoan eredugarria» dela esan du.
Koldo Agirre Beasaingo alkateak eskerrak eman dizkie elkarteko kideei orain arte egindakoagatik, eta hala jarraitzeko eskatu.