Pirinioetako Neouvielle parke naturalera irteera antolatu du Arrastaka mendi taldeak
Arrastaka Mendi Taldeak irteera antolatu du Pirinioetara datorren astebururako. Larunbatean, uztailaren 23an, irtengo dira Neouvielle parke naturalera, eta astelehenean, hilak 25, itzuliko dira. Larubatean Ramougn (3.011 metro) eta Neouvielle (3.091 m...
Arrastaka Mendi Taldeak irteera antolatu du Pirinioetara datorren astebururako. Larunbatean, uztailaren 23an, irtengo dira Neouvielle parke naturalera, eta astelehenean, hilak 25, itzuliko dira. Larubatean Ramougn (3.011 metro) eta Neouvielle (3.091 metro) mendiak igoko dituzte. Igandean, Pic Badet (3.160 metro) eta Pic Long (3.192 metro) mendietara.
Arrastakatik jakinarazi dutenez, «irteera ez da egokia mendi ibilaldiak bakarrik egiten dituztenentzat egokia, goi mendietan esperientzia eskatzen baitu». Irteeran parte hartzeko fisikoki eta mentalki ondo prestatu egotea beharrezkoa dela gaineratu dute.
Bilera asteazkenean da
Irteeran parte hartzeko, mendiko federatu txartela izatea beharrezkoa izango da, eta baita asteazkenean, uztailak 20, 19:30ean, Ehunmiliaken bulegoan egingo den bilerara joatea ere.
Beti bezala, bileran irteeraren inguruko xehetasunak emango dtuzte. Informazio gehiago jaso nahi duenak elkarteko webgunean aurkituko du, edo 646 85 56 20 telefonora deituta.