Elkarrizketa aurrerapena: «Guzti hau ahanzturan geldituko ez dela ikustea oso polita da»
Adelaida Prieto eta Jose Ramon Ibeas• Adelaida Prieto eta Jose Ramon Ibeas 36ko Gerrako biktimen senitartekoak dira. Prietoren amonak hamabi senitarteko galdu zituen; Ibeasek, berriz, amona bera galdu zuen. Adelaida Prieto (Legazpi, 1949) eta Jose Ramon Ibeas (Irun, 1934) 36ko Gerran hildako pertsonen senitartekoak dira. Prietoren amonak 12 senide galdu zituen, eta Ibeasek, berriz, amona bera galdu zuen. Bien familiek, elkar ez ezagutu izanagatik ere, bide bertsua jarraitu zuten deserrian, lehenago Frantziar Estatuan eta Gero Katalunian. [Adelaida] Zure amonak 12 senitarteko galdu zituen 36ko gerran… Prieto: Josefa Zufiaurre zen nire amona. Gerran galdu zituen zuzeneko senitartekoak 12 dira. Bi anaia galdu zituen, Eloy eta Isidro. Eloy guduan hil zen, baina Isidro ez, nahiz eta historiak hori dioen. Loiolako koartelera joan zen, anaia han zegoela esan ziotelako. Koartelean sartu egin nahi izan zuen, baina ez zion utzi. Sarreran bertan metrailatu zuten. Amona, haurdun joan zen ihesi, nire amarekin eta beste haur txiki batekin. Haurra gaixo hil zen, Frantzian. Espero zituen bikiak ere galdu egin zituen. Obus baten leherketak nire ama harrapatuta utzi zuen. Emakume bat bere gainera bota zen, eta bizitza salbatu zion. Amonak, ordea, bere alaba hil zegin zela uste zuen eta andrea gainean zuenez, ez zuten nire ama aurkitzen. [...]
Adelaida Prieto eta Jose Ramon Ibeas•
Adelaida Prieto eta Jose Ramon Ibeas 36ko Gerrako biktimen senitartekoak dira. Prietoren amonak hamabi senitarteko galdu zituen; Ibeasek, berriz, amona bera galdu zuen.
Adelaida Prieto (Legazpi, 1949) eta Jose Ramon Ibeas (Irun, 1934) 36ko Gerran hildako pertsonen senitartekoak dira. Prietoren amonak 12 senide galdu zituen, eta Ibeasek, berriz, amona bera galdu zuen. Bien familiek, elkar ez ezagutu izanagatik ere, bide bertsua jarraitu zuten deserrian, lehenago Frantziar Estatuan eta Gero Katalunian.
[Adelaida] Zure amonak 12 senitarteko galdu zituen 36ko gerran…
Prieto: Josefa Zufiaurre zen nire amona. Gerran galdu zituen zuzeneko senitartekoak 12 dira. Bi anaia galdu zituen, Eloy eta Isidro. Eloy guduan hil zen, baina Isidro ez, nahiz eta historiak hori dioen. Loiolako koartelera joan zen, anaia han zegoela esan ziotelako. Koartelean sartu egin nahi izan zuen, baina ez zion utzi. Sarreran bertan metrailatu zuten. Amona, haurdun joan zen ihesi, nire amarekin eta beste haur txiki batekin. Haurra gaixo hil zen, Frantzian. Espero zituen bikiak ere galdu egin zituen. Obus baten leherketak nire ama harrapatuta utzi zuen. Emakume bat bere gainera bota zen, eta bizitza salbatu zion. Amonak, ordea, bere alaba hil zegin zela uste zuen eta andrea gainean zuenez, ez zuten nire ama aurkitzen. Disgustuaz, espero zituen haurrak bertan galdu zituen. Lurperatu egin zituzten, baina ez dakite non. Aitonaren anaia ere guduan hil zen.
Jose Ramon Iveas Irungoa da jaiotzez. Frantziako erbestealdia ezagutu zuten lehenik eta Kataluniakoa ondoren, Legazpira etorri aurretik.
Ibeas: Nik bi urte nituen eta amonarekin eta gurasoekin bizi nintzen Irunen. Frantziara ihes egin genuen. Inmunitate garantia moduko bat zen. Hilabete eta gutxira, baina, Bartzelonara eraman gintuzten asko eta asko. Graciako paseoan eman ziguten bizitokia, burgesiak utzitako pisuetan, beste hainbat familiarekin batera. Denbora gutxira, ordea, portura eraman gintuzten. Nire gurasoek begi onez ikusi zuten hasieran, portuak aukera gehiago eskaintzen baitzituen. Hura infernua zen, ordea. Gurasoak bonbardaketez oroitzen ziren. Portua itsasotik eta airetik bonbardatzen zuten. Borroka asko egin ondoren, amak handik atzera gintzaten lortu zuen. Periferiara bidali gintuzten, Verdun auzora.