Alegiarrak Madalena jaietan murgilduko dira bihar eta etzi
Itsasoko Alegian Madalena jaiak ospatuko dituzte bihar eta etzi. Alegiko auzotarrek gustu guztietarako jai egitarua osatu dute Ezkio Itsasoko, Gabiriako eta Ormaiztgiko Udalen eta hainbat enpresaren laguntzarekin. Ostiralean, Madalena egunez, Meza Nagusia egingo da eguerdiko 12:00etan. Meza ondoren Gabiriako Goruntz Dantza Taldearen dantza saioa eta hamaiketakoa izango dira auzotarrentzat. Hamabi sagardotegi Arratsaldean sagardo festa egingo dute 19:30etik aurrera. Bertan 12 sagardotegitako sagardoa dastatazeko aukera izango da. Sagardoa Hernani eta Astigarragako sagardotegietatik ekarriko dute. Ezkio Itsaso bertako sagardoa dastatzeko aukera ere eskainiko dute, baita Igartubeitin egindako sagardoa ere. 21:00etan Dantzaki taldearen erakustaldia izango da, bertan salsa, pasodoblea eta tangoa ikusteko aukera eskainiko da. 21:30etan, afari legea egiteko, oilasko errea eta sagardoa jan eta edateko aukera egongo da. Oilaskoa jan nahi duenak txartela ahal den azkarren lortu beharko du, kopurua mugatua izango da eta. Gauean dantza egin nahi duenak Joselu Anaiak taldearen emanaldia izango du. Larunbatean herri apustua Arratsaldeko 16:30etatik aurrera haurrentzako ekitaldiak egingo dira. Umeek puzgarriak eta giza futbolinean aritzeko aukera izango dute. Giza futbolinean aritzeko taldeak aurrez osatzea komeni da. 18:30etan herriko bi talde froga ezberdinetan lehiatuko dira, apostu berezia eginez. Talde bakotza Alegiko seina mutil eta bina neskak osatuko dute. Jokoan ohorea bakarrik izanagatik proba berezi eta ikusgarriak egingo [...]
Itsasoko Alegian Madalena jaiak ospatuko dituzte bihar eta etzi. Alegiko auzotarrek gustu guztietarako jai egitarua osatu dute Ezkio Itsasoko, Gabiriako eta Ormaiztgiko Udalen eta hainbat enpresaren laguntzarekin.
Ostiralean, Madalena egunez, Meza Nagusia egingo da eguerdiko 12:00etan. Meza ondoren Gabiriako Goruntz Dantza Taldearen dantza saioa eta hamaiketakoa izango dira auzotarrentzat.
Hamabi sagardotegi
Arratsaldean sagardo festa egingo dute 19:30etik aurrera. Bertan 12 sagardotegitako sagardoa dastatazeko aukera izango da. Sagardoa Hernani eta Astigarragako sagardotegietatik ekarriko dute. Ezkio Itsaso bertako sagardoa dastatzeko aukera ere eskainiko dute, baita Igartubeitin egindako sagardoa ere.
21:00etan Dantzaki taldearen erakustaldia izango da, bertan salsa, pasodoblea eta tangoa ikusteko aukera eskainiko da. 21:30etan, afari legea egiteko, oilasko errea eta sagardoa jan eta edateko aukera egongo da. Oilaskoa jan nahi duenak txartela ahal den azkarren lortu beharko du, kopurua mugatua izango da eta. Gauean dantza egin nahi duenak Joselu Anaiak taldearen emanaldia izango du.
Larunbatean herri apustua
Arratsaldeko 16:30etatik aurrera haurrentzako ekitaldiak egingo dira. Umeek puzgarriak eta giza futbolinean aritzeko aukera izango dute. Giza futbolinean aritzeko taldeak aurrez osatzea komeni da.
18:30etan herriko bi talde froga ezberdinetan lehiatuko dira, apostu berezia eginez. Talde bakotza Alegiko seina mutil eta bina neskak osatuko dute. Jokoan ohorea bakarrik izanagatik proba berezi eta ikusgarriak egingo dituzte.
Lehengo probetan animaliak izango dira protagonista. Hasteko, eskuz behia jeitzi beharko dute parte hartzaileek. Ondoren asto probaren txanda izango da, 25 ur litro , taparik gabeko baldeetan alde batetik bestera eraman beharko dituzte bi taldeetako kideek astoaren laguntzarekin.
Lera proban 40 lasto fardo punta batetik bestera lerarekin eraman beharko dituzte.
Proba hori amaitutakoan ardi biltzearen txanda etorriko da. Talde bakoitzak zortzina ardi mugatutako lekuan sartu beharko ditu txakurren lagutzarik gabe. Apostua bukatzeko sokatiran neurtuko dituzte indarrak talde bakoitzeko zortzi kideek.
Iluntzeko 21:00etatik aurreraherri afaria egingo dute alegiarrek. Afarira joan nahi duenak auzoko elkartean eman dezake izena. Elkartera joan ezin duenak auzotarren batekin harremanetan jarriz eman dezake afarira joateko izena. Afariak 28 euro balioko du.
Alegiko Madalena festei amaiera emateko, afal ondoren, trikitixa doinuekin erromeri giroa egongo da Alegian goizaldera arte. Dantza egin nahi duenak ez du aitzakiarik izango.