Iaz hamalau izan baziren, aurten hamabi txirrindulari talde batzea lortu du Ordiziako Klasika antolatzen duen Txapel-Gorri elkarteak. Kopurua, normalean, kalitatearen onerako izan ohi da, baina talde gutxiago izanagatik, punta-puntako txirrindulariak izango dira aurten ere Ordizian. Euskaltel-Euskadi Igor Antonekin eta Mikel Nieverekin izango da Ordizian, Katuxak Joaquin Purito Rodriguez izango du taldeburu, eta Frantziako Tourretik kanpo geratu den Geox-TMC taldea Carlos Sastrerekin dator. «Antonek eta Nievek Italiako Giroko mendiko etapa nagusiak irabazi dituzte aurten, Purito Rodriguezek Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko Zumarragako etapa, beste hainbat garaipenen artean, eta Carlos Sastre Tourra irabazitakoa da». Ordiziako Klasikaren koordinatzaile nagusi Jose Luis Sanzen arabera, «zenbait ahotsek» diote Gorka Izagirre iazko irabazlea ere Ordizian izan daitekeela Tourretik bueltan, garai batean Marino Lejarretak egiten zuen bezala. «Etortzen bada berak irabaz dezake, bestela, lehen ere Ordizian irabazitakoa den Rodriguezek». Goierriko bi txirrindulari ere izango dira: Jon Izagirre ormaiztegiarra eta Garikoitz Bravo lazkaotarra. Euskal Herrian egun bakarrean jokatzen den probarik zaharrena da Ordiziako Klasika. 88. ekitaldia du aurten, baina proba aurrera ateratzea gero eta gehiago kostatzen da, Sanzek dioenez. «Udalak eutsi dio orain artekoari, baina Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren zain gaude». Betiko babesleei eskerrak eman dizkie, eta txirrindulazaleei gogoratu die urtean 31 euro ordainduta lasterketari lagundu diezaioketela. Felix Bidaurretari [...]
Pello Ramirez eta Xabier Zeberiok abian jarritako On proiektu berria Goierrin aurkeztuko dute asteburuan. Ostiralean 20:00etan Idiazabalgo plazan eskainiko dute kontzertu a, eta igandean arratsaldeko 19:00etan Beasaingo Igartza jauregian. Pe...
Euskal Herriko emakumezko futbolari onenek parte hartuko dute Euskal Herriko Futbol Kopan, eta txapelketa horren finalaurrekoetako bat Beasaingo Loinaz futbol zelaian jokatuko da abuztuaren 26an. Reala eta Donibane Garaziko taldeen arteko irabazleak, L...
Dokumentu interesgarriak interneten ziurtasunez eta ordenatuta gordetzeko sistema da Metaposta; ikastaroa hilaren 26an eta 27an eskainiko da, eta nbai duen guztiarentzat zabalduta...
Javi Alonso, Carlos de Cos eta Carlos Mediavillak ere jaso dituzte sariak; aurten guztira 15 argazki bilduma aurkeztu dira lehiaketara.
Adelaida Prieto (Legazpi, 1949) eta Jose Ramon Ibeas (Irun, 1934) 36ko Gerran hildako pertsonen senitartekoak dira. Prietoren amonak 12 senide galdu zituen, eta Ibeasek, berriz, amona bera galdu zuen. Bien familiek, elkar ez ezagutu izanagatik ere, bide bertsua jarraitu zuten deserrian, lehenago Frantzian eta gero Katalunian. [Adelaida] Zure amonak 12 senitarteko galdu zituen 36ko gerran… A. Prieto: Josefa Zufiaurre zen nire amona. Gerran galdu zituen zuzeneko senitartekoak 12 dira. Bi anaia galdu zituen, Eloy eta Isidro. Eloy guduan hil zen, baina Isidro ez, nahiz eta historiak hori dioen. Loiolako koartelera joan zen, anaia han zegoela esan ziotelako. Koartelean sartu egin nahi izan zuen, baina ez zioten utzi. Sarreran bertan metrailatu zuten. Amona, haurdun joan zen ihesi, nire amarekin eta beste haur txiki batekin. Haurra gaixo hil zen, Frantzian. Espero zituen bikiak ere galdu egin zituen. Obus baten leherketak nire ama harrapatuta utzi zuen. Emakume bat bere gainera bota zen, eta bizitza salbatu zion. Amonak, ordea, bere alaba hil egin zela uste zuen eta andrea gainean zuenez, ez zuten nire ama aurkitzen. Disgustuaz, espero zituen haurrak bertan galdu zituen. Lurperatu egin zituzten, baina ez dakite non. Aitonaren anaia ere guduan hil zen. Urte askoan zehar seme bat hilda zegoela uste izan [...]
Atzo goizean Legazpiko Ilinti merkatari elkartearen erosketa txartela aurkeztu zuten. Herriko dendetan erosketak egiteko balioko du, eta bezeroei deskontuak eta puntuak ekarriko dizkie. Legazpiko udaletxean aurkeztu zuten txartela. Rafa Martin Ilintiko lehendakari ordeak esan zuenez, «oso proiektu garrantzitsua» da hau elkartearentzako. Txartelak herria merkatalgune batean bihurtzen lagunduko duela ere adierazi zuen, eta horri esker, Legazpiko komertzioek lehiakortasuna eta balio erantsia irabaziko dutela. Honekin batera, «bezeroen jarduna eskertzea eta erosleak saritzea» ere egitasmoaren helburuetariko bi dira. Erosketetarako txartela doakoa izango da bezeroentzako, eta dagoeneko eskuragai dago. Ipar Kutxak proiektuan lagundu duen arren, txartela erabiltzeko bezeroek ez dute banketxez aldatu beharko. Erosketak egitean puntuak bilduko dituzte, eta puntu hauek, aldi berean, erosketa baleak sortuko dituzte. Honez gain, deskontu eta sustapen kanpainak ere burutuko dituzte, eta txartelarekin erosketak hiru hilabeteko epean eta interesik gabe ordaindu ahalko dira. Txartela lortzeko bete beharreko inprimakia edozein dendetan edo ilinti.es webgunean eskuratu ahal izango da eta txartelak irailean hasiko dira funtzionatzen. Kepa Urzelai alkateak Ilinti elkartearen lana goraipatu zuen, eta Udala ere ildo horretan lan egiteko prest dagoela esan zuen. Modu honetan, «erosketa gune handien eta interneten alternatiba bat» sustatu beharra ere azpimarratu zuen, txartelak herrian erosketak egiten dituztenentzako «abantailak» ekarriko dituela gehituz. Legazpiko Ipar Kutxako zuzendari [...]
Azeari Andonegi (Lazkaoko alkatea) Krisi garaiari egokitutako udal kudeaketa, demokrazia parte-hartzailea eta herritarren inplikazioa lortu nahi ditu Bilduk Lazkaon. Maiatzeko udal hauteskundeetan Lazkaon Bilduk irabazi zuen, eta gehiengo osoa du Udalbatzan. Azeari Andonegi alkatea (Lazkao, 1976) neurria hartzen ari zaio langintzari, erakunde publikoetan lehen aldiz kargua hartuta. «Jakinminez» da herrian zer gertatzen den jakiteko. Udaletxera joateko gonbita egin die herritarrei, «ea arazoak eta zalantzak argitzen edo bideratzen ditugun». Berrogei egun dira alkate zarenetik. Nola joan da denbora hori? Oso harrera ona eduki genuen, bai eraketa egunean, bai teknikariengandik. Dagoen teknikari eta lan-taldearekin oso gustura nago, udalaren martxan pisu gehiena beraiek eramaten dute. Bestela, EAJren aldetik, utzi dutenak prest agertu dira laguntzeko. Komunikazioa egon da, eta eskertzen diegu. Zertarako astia izan duzue? Udalaren ezaguera egiteko. Zer proiektu zeuden, nola dauden… Nahi edo ez, azkenean udalaren inguruan arazoak sortzen joaten dira, tira-birak edo arazo txikiak direla. Guztiaren erradiografia ateratzen, bileraz bilera, denekin elkartu eta udalaren kudeaketa nondik nora doan jakiten eta zein puntu dituen ikusten ari gara. Zer proiektu jaso dituzue lehendik? Eta nola ikusten dituzue? Lehendabizi ezagutu egin nahi ditugu, eta ikuspuntu guztiak jakin. Gure lan ildoak, proiektuak eta ikuspegiak desberdinak dira, hirigintza aldetik-eta badauzkagu desberdintasunak. Baina legealdi bakoitzak bere herentziak [...]
Itsasoko Alegian Madalena jaiak ospatuko dituzte bihar eta etzi. Alegiko auzotarrek gustu guztietarako jai egitarua osatu dute Ezkio Itsasoko, Gabiriako eta Ormaiztgiko Udalen eta hainbat enpresaren laguntzarekin. Ostiralean, Madalena egunez, Meza Nagusia egingo da eguerdiko 12:00etan. Meza ondoren Gabiriako Goruntz Dantza Taldearen dantza saioa eta hamaiketakoa izango dira auzotarrentzat. Hamabi sagardotegi Arratsaldean sagardo festa egingo dute 19:30etik aurrera. Bertan 12 sagardotegitako sagardoa dastatazeko aukera izango da. Sagardoa Hernani eta Astigarragako sagardotegietatik ekarriko dute. Ezkio Itsaso bertako sagardoa dastatzeko aukera ere eskainiko dute, baita Igartubeitin egindako sagardoa ere. 21:00etan Dantzaki taldearen erakustaldia izango da, bertan salsa, pasodoblea eta tangoa ikusteko aukera eskainiko da. 21:30etan, afari legea egiteko, oilasko errea eta sagardoa jan eta edateko aukera egongo da. Oilaskoa jan nahi duenak txartela ahal den azkarren lortu beharko du, kopurua mugatua izango da eta. Gauean dantza egin nahi duenak Joselu Anaiak taldearen emanaldia izango du. Larunbatean herri apustua Arratsaldeko 16:30etatik aurrera haurrentzako ekitaldiak egingo dira. Umeek puzgarriak eta giza futbolinean aritzeko aukera izango dute. Giza futbolinean aritzeko taldeak aurrez osatzea komeni da. 18:30etan herriko bi talde froga ezberdinetan lehiatuko dira, apostu berezia eginez. Talde bakotza Alegiko seina mutil eta bina neskak osatuko dute. Jokoan ohorea bakarrik izanagatik proba berezi eta ikusgarriak egingo [...]
Uztaila, hilabete oparoa izaten ari da Urola Asirauto Plazaola taldeko kideentzat, azken asteetan egin diren probetan maila bikaina eman baitute guztiek....