Pello Ramirezek eta Xabier Zeberiok ‘On’ proiektua aurkeztuko dute
Pello Ramirez eta Xabier Zeberiok abian jarritako On proiektu berria Goierrin aurkeztuko dute asteburuan. Ostiralean 20:00etan Idiazabalgo plazan eskainiko dute kontzertu a, eta igandean arratsaldeko 19:00etan Beasaingo Igartza jauregian. Pe...
Pello Ramirez eta Xabier Zeberiok abian jarritako On proiektu berria Goierrin aurkeztuko dute asteburuan. Ostiralean 20:00etan Idiazabalgo plazan eskainiko dute kontzertu a, eta igandean arratsaldeko 19:00etan Beasaingo Igartza jauregian.
Pello Ramirez eta Xabier Zeberiok abian jarritako On proiektu berria musika bizi eta ulertzeko bi modu elkartzearen ondorio da. On proiektuak hiru zutabe nagusi ditu; batetik, sorkuntzako proiektu berriak bilatzea eta esperimentzaio beharra; bestetik, proposamen instrumental berritzaile eta original bat aukeztea eta azkenik, espreski sortutako konposizioez eta herrialde ezberdinetako folklorean oinarritutako hainbat doinuen errekreazioz osatutako errepertorio atsegin eta anitza eskaintzea.
Ramirezen eta Zeberioren bideak 1998. urtean elkartu ziren. Hurrengo urtean Alos Quartet hari laukotea sortu zuten Francisco Herrero eta Lorena Nuñezekin batera. Formazio horrekin ordutik hona Espainiako nahiz nazioarteko hainbat artistekin proiektu ugaritan parte hartzeko aukera izan dute. Adiskidetasun honen fruitu da On bikote proiektu berria. Bertan Nyckel harpa eta akordeoi kromatikoaren elkartzetik sonoritate original eta magikoak sortzen dituzte.