
Biolurrek eta Urretxuko Udalak antolatuta, produktu ekologikoen azoka egin dute gaur Urretxun. Hamazazpi ekoizlek jarri dituzte beraien postuak Lizeoko patioan, eta goiz osoan zehar, jende ugari gerturatu da produktuak ikusi eta erostera. Ekoizleen artean, lau goierritar zeuden: Aikur erle museoarena, Txilarra dendakoena, Illargui okindegiarena eta Ezkio-Itsasoko Hariztizabal baserrikoena. Postu horietan, ogia, gazta, eztia, fruta, barazkiak, mermelada eta bestelako produktuak aurki zitezkeen.
Azokak iraun duen bitartean, umeentzako tailerrak ere egin dituzte. Batetik, Zuhaitz Akizuk opiltxoak egiten erakutsi die umeei. Bestetik, landare lehorrak erabiliz marrazkiak egiteko aukera ere izan dute txikienek.