
Herrialde ezberdinetako etorkinek osatutako hamahiru taldek parte hartu dute Wushu Pakari elkarteak antolatutako futbol 7 lehiaketan. Hainbat asteburutan kanporaketak jokatu eta gero, finalerdiak eta finala jokatu dituzte gaur, Lazkaoko Harizti Handi f...

Errugbiak Ordizian piztu zuen zaletasuna ikusita, kirol horren jarraitzaileei ere praka motzak jantzi eta zelaira ateratzeko aukera eman nahi izan diete, gaur jokatu duten Tokata Errugbi Txapelketarekin. Dozena bat talde aritu dira lehian, ordu laurde...

Auzotarrek ederki gozatu dute gaur arratsaldean herriko bi talderen artean egin duten apustuarekin. Behin hasita, desafio xelebrea prestatu dute gainera. Aurrena, sokatiran; gero, behia jezten; segidan lastoa leretan eraman; astoarekin zelaiari bina i...

Goierriko bi taldek, Beasaingo Inoxcrak eta Ordiziako Caja Ruralek irabazi dituzte Gipuzkoako erlojuaren kontrako txapelak, aurrenekoak kadete mailan eta bigarrenak jubeniletan. Jose Ramon Marotias zenaren omenezko X. proba jokatu dute gaur Ordizian eta Gipuzkoa mailako taldeak aritu dira lehian; kadeteetan 15 taldek parte hartu dute eta jubeniletak 13 taldek. Caja Rural taldeko Santi Osorok azaldu duenez, “kadeteetan ez da alde haundirik izan” eta nahiko proba estua izan da, aurreneko hiru taldeak minutu baten gorabeheran iritsi baitira helmugara. Inoxcrak egin du denborarik onena, eta haren atzetik gelditu dira Andoaingo Txirrindulari Eskola eta Lan Mobel taldea. Jubeniletan berriz, “erraz” nagusitu da Caja Rural. “Aurreko bi taldeak harrapatu” egin dituztela azaldu du Osorok, eta minututik gorako aldea atera diote bigarren egin duen Galdiano taldeari. SAILKAPENA Kadeteak: Inoxcra 36.02 Andoaingo T.E. 36:36 Lan Mobel 37.09 Jubenilak: Caja Rural 47:29 Galdiano eraik. 48:46 Sumofic 49:34 Ordizian lortutako txapelekin, aurten egin duten denboraldi bikaina borobildu dute Goierriko bi txirrindulari taldeek. Bi ibilbide Ordizian hasi eta bukatuta, bi ibilbide zituzten antolatuta. Kadeteek 20 kilometroko ibilbidea egin dute, Ordiziatik Alegiaraino. Jubenilek berriz, 34 kilometroko zatia egin dute, Amezketaraino joan eta etorri.

Bihar Ordizian euskal presoen eskubideen alde egitekoak ziren manifestazioa eta ondorengo ekitaldia debekatu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ordiziako txosnek eta gaztetxeak antolatutako egitarauaren barruan, Maite zaituztegu eguna antolatu d...