Bon Jovi ikustera joateko autobusa
Urretxutik eta Zumarragatik datorren ostiralean Donostiako Anoeta futbol zelaian Bon Jovi taldeak eskainiko duen kontzertura joateko autobus zerbitzua jartzea aztertzen ari dira. Interesa dutenek, gaur, uztailak 27, 20:00etan Urretxuko Ederrena pilotalekuan egingo den bilerara joan beharko dute.













