
Beste konturik ez zen gaur eguerdian Ordizian, eguraldia. Goizean goizetik euri langarra etenik gabe aritu da, eta jende askoren ahotan esan bera: “Sekula ez dugu horrelako festa euritsurik ezagutu”. Hala ere, zenbaitzuk tradiziozko betebeharra zuten. Santanazaleen eguna da gaur, ezkonberrien eguna, eta garaiz mugitu behar izan dute eguneko ekitaldi nagusirako prest egoteko. Udaletxean hartu ditu Igor Eguren alkateak aurrena, handik elizara joan dira, eta udaletxera itzulita, esku-dantzarako pronto zeuden eguerdian. Hamabi bikotek parte hartu dute aurten Santanazaleen esku-dantzan. Mikel Iturriotzek egin ditu aurresku lanak, eta atzeskuarenak Xabier Sarriegik. Alkatea gidari zutela egin dute denek plazarako bidea, eta lehen itzulia eta dantzak egin eta gero, lehen emakumezkoa jaitsi dute udaletxetik. Hari aurreskuak dantzatu dio. Bigarren emakumezkoa ekarri dute ondoren, eta atzeskuaren ardura izan da ohore egitea. Hirugarren joan-etorrian neska guztiak sartu dira plazara, eta zapiak eskuan hartuta itzulian ibili dira. Fandangoa eta arin-arina dantzatuta bukatu dute ekitaldia, eta Santa Maria kalera abiatu dira gero, Martinez jatetxean hamaiketakoa egiteko. Udaletxean bukatu dute eguna, eta ohitura den moduan ardo gozoa edan dute. Lasaitu ederra hartuko zuen batek baino gehiagok dena bukatu dela ikusita. Kuadrillak, koloretsu oso Eta ordubatak pasatxo zirela bota du alkateak kuadrillen egunari hasiera emateko suziria. Kolorez jantzi dituzte kuadrillek plaza [...]

Zortzi urte darama Legorretan bizitzen Bakartxo Mendezek (Tolosa, 1978). Ekainaren 11z geroztik Legorretako alkate da. Hauteskundeetan herrikideek Bilduri emandako «konfiantza eta babes handia» ikusita gustura sentitu zen, «baita bertigo pixka batekin ere» alkate izango zela ikusita. Goizetan egongo da udaletxean, arratsaldeetan ohiko lanarekin jarraituko duelako. Aurreko udal gobernu taldearen lana goretsi eta partaidetza eskertu du. Tren geltokia herrigunean eraikitzea, Iriarte eremuan hirigintza egitasmoa garatzea eta zinema berritzea dira egiteko batzuk. Zer moduz joan da alkate karguan zauden denbora? Ondo. Hasieran pentsatzen nuen poliki-poliki hasiko ginela, baina erabateko martxan hasi gara. Dena lehenengo egunean egin nahi eta ezin. Ilusio handia daukagu, eta pertsonalki erronka handia da, pentsatzen nuena baino handiagoa. Gogoa eta ilusioa badaukagu, eta aterako dugu. Zertarako astia izan duzu? Gaiak nola dauden eta mahai gainean zer dagoen ikusteko. Bukatu gabe dauden proiektu asko daude, eta bultzada eman nahi diegu. Gure arteko ezagutza egin eta legealdiaren oinarria jarri dugu. Itxura ematen hasi gara. Proiektuak nola daude? Zer topatu duzu alkatetzako mahaian? Alde batetik baratze publikoak jarriak zituzten martxan, eta gu sartu eta segituan hasi ziren herritar gehiago interesa agertzen. Akaso beste lur batzuk jarri beharko dira, eskaera gehiago baldin badago. Gero, arau subsidiarioak aurreko legealdian onartuta geratu ziren, eta orain [...]

Itsasondoko Udalak telekomunikaziorako zerbitzua jarri du, herrian. Udalak sortzen dituen oharrak, deialdiak, albisteak eta informazio jakingarriak sakelako telefonoaren bitartez jaso ditzakete herritarrek. Dagoeneko abian da zerbitua, eta udaletxean e...

Ostiral gauean Zubi-Buru elkartean izan zen Zaldibiako bertako sagardoaren lehiaketan 18 etxetako edariak aurkeztu zituzten, parte-hartze «bikaina», antolatzaileen esanetan. Afaritara bildu ziren 80 lagunek aukeratu zuten herriko onena, puntuak emand...

Ikasturtean zehar Itsasondoko ludotekaren eta gaztelekuaren bitartez haurrentzako eta nerabeentzako garatzen den eskaintza hilabete bakarrean pilatu da, uztailean. Udaleko haur, nerabe eta gazteria sailak bultzatuta ikastaroak eta irteerak egin ahal izan dituzte larrienek; guraso elkartearen ekimenez, haurrentzat udalekuak izan dira. Balorazio «positiboa» egin zuen atzo udalak, udako ekimenak bukatu berritan. Herrian bertan denborapasarako orduak hornitzeko jarduera ugari izan dituzte nerabeek, aukeran. Bitxigintza eta henna tailerra zen bat. Gaztelekuan egin dute, eta tatuajeak egiteko egunean Zegamako gaztelekukoen bisita jaso zuten. Bestetik, sukaldaritza ere landu dute. Paella prestatzen ikasi, eta lagunartean bazkaritan probatu zuten ondoren. Itsasondotik kanpora irteerak antolatu dituzte, bestetik. Lapurdiko erreka bizietan rafting-a egiten jardun zuten, adibidez, 36 lagunek. Kanbora autobusean joan, eta goiza han pasatu, eta arratsaldean Bidarrain Errobi ibaia jaitsi zuten txalupa pneumatikoan. Itsasondoko gazteekin batera zegamarrak ere joan ziren. «Ekintza guztiak positiboki baloratu ditugu. Nerabeek gustura parte hartu dute, eta uztailean ekintza berriak eta desberdinak egiteko aukera izan dute», esan zuen atzo Itsasondoko Udalak. Guraso Elkarteak antolatutako udalekuetan, berriz, 22 haurrek parte hartu dute. Goizero elkartu dira uztailean zehar, hiru begiralerekin, jolaserako eta eskulanak egiteko. Azkenik, irakurtzeko zaletasuna indartzeko udalak abiarazitako Eutsi liburu bat ekimena ere bukatu da. «Erantzuna orokorrean ona izan da», dio Udalak. Liburutegia kalera [...]

Ordizian ondo gogoan izango dituzte aurtengo Santa Ana jaiak. Euri langarra izan dute lagun –edo aurkari– asteburu osoan, eta baita herenegun eta atzo ere. Hala ere, festarako gogoa gailendu zaio euriari, ikusi besterik ez baitzegoen zenbat koadrila zebiltzan mozorrotuta astelehen iluntzetik aurrera, horietako asko eta asko karroza eta guzti gainera. Mozorrotu horietako zenbaitzuk parte hartu zuten goizaldeko danborrada edo matutinan. Buztuntza auzotik abiatu eta Gudarien Etorbidetik pasa ondoren, Urdaneta kalean gora behera egin zuten Plaza Nagusian bukatzeko. Ehun lagun baino gehiagok egin zuten ibilbidea, eta plazan azken danbor hotsekin joz bukatu zuten, eguna argitzear zela. Artean jende ugari zebilen gaupasan, eta etxeratzeko nagi zeudenek izan zuten parrandarako aukera geltoki parean zeuden karroza musikatuekin. Kale garbitzaileek nahiko lan izan zuten anabasa hori zuzentzen. Gosaltzeko tartea hartu eta gero, El Albero zezenzale taldeak San Bartolome auzoan jarritako zezen plazara joan ziren, Lasturko Saka baserriko zezenekin jolasera. Prozesioa eta dantza Herriak bestelako itxura zuen eguerdi partean. Zaindariaren omenezko meza izan zen, eta Santa Anaren irudia bera ere atera zuten prozesioan, tradizioak agintzen duen moduan. Ordu laurden inguru behar izan zuten herriguneari itzulia eman eta Santa Ana elizara itzultzeko. Alderdi politiko guztietako ordezkariek parte hartu zuten prozesioan, baina ez udalkide guztiek. Antzeko zerbait gertatu [...]

Suhar arkeologia taldeko kideek iaz Murumendiko tontorrean egindako indusketa lanei jarraipena emango die, Burdin Aroko herrixka baten aztarnak aurkitu baitzituzten. Bi metro inguruko zabalera duen harresia ere aurkitu zuten, eta bizitoki baten lehen aztarnak. Abuztuaren 8an hasita, harresiaren erliebearekin lotuta dauden beste informazio batzuk konfirmatzeaz gain, harresiak amaitzen diren gunean dauden depresioak antropikoak, gizakiak egindakoak, edo naturalak diren konfirmatu nahi dute. Horretarako, iaz egindako zundaketa eremua zabalduko dute, eta zundaketa berriak ere egingo dituzte. Zundaketa horien bidez, herrixkako barne antolaketaz gehiago jakin nahi dute. «Harresitik amildegira arteko zatian aurkitutako sedimentuen arabera, pentsa liteke gizakientzako bizitokia bertan zegoela», zehaztu du Suhar taldeko Ander Arresek. Indusketa lanak irekiak izango direla aurreratu du Arresek. «Talde txiki bat ariko gara lanea, bost-sei arkeologo. Baina interesa duten boluntarioek ere parte hartu ahalko dute». Lanek hiru aste inguru iraungo dute, baina boluntarioek nahi duten egunetan joan ahalko dute, eta arkeologoen laguntzarekin zundaketetan parte hartu. Suhar taldearekin batera lan egin nahi dutenek, elkartearen webgunean eman dezake izena. Orain arte egindako lanean pauso bat gehiago emateko asmoa ere badute Suhar elkartekoek. «Aztarnetegiaren kokalekua zehazteko, erregistro topografiko bat egingo dugu, airetik ateratako argazkiekin, inguruaren birsortze birtual bat eginez…». Datazio absoluturik ez Aztarnategia bilatu duten eremuan, sedimentu oso gutxi eta [...]

Antonio Igartzabal, 1936ko gerran gudari ibilia Hamasei urterekin joan zen gerrara Antonio Igartzabal. Amaiur eta Sarasketa bataloietan ibili zen, laguntzaile. Gernika sutan ikusi zuen. Ondoren beste aldean aritzea egokitu zitzaion. Aimar Maiz Telefonoarekin lotuta hasi eta bukatu zuen 1936ko gerra Antonio Igartzabalek (Gabiria, 1919). Erreketeak herrira sartu ziren egunean alde egin zuen, tropen erditik pasatu, aurrea hartu, eta herriko telefono bakarra eramanez. Santoñakoaren ondotik etxera itzuli zen, baina berehala soldadutzara deitu zuten, eta Lleidako frontean egon zen, orduan frankisten armadan, telefono zerbitzuan. Non jakin zenuen hasi zela? Gari ebakitzen orduantxe hasita geunden, eta etxean harategira bidali ninduten, Ormaiztegira enkargutara. Hantxe jakin nuen aurrena gerra irten omen zela. Handik denboratara sartu ziren Gabirian, irailean 17an edo. Lehenengo antolakuntza nolakoa izan zen herrian? Gerra Mutiloa aldetik etorri zen. Tiroak entzuten genituen Liernin. Gabino Murua zena, Lopez eta aritu ziren antolatzen; herrian junta egin eta herriko gazte guztiak bildu zituzten. Fusil bat bakarra zegoen guztia. Gainontzekoak eskupetekin eta, potoa ipini aurrean eta hotsa ateratzeko hari tiraka. Gero errifle txiki batzuk ekarri zituzten. Ehun metrora tiratzen bazuten… Ez zegoen beste armarik. Francoren aldeko tropak nola sartu ziren gogoan duzu? Iluntzean Mutiloatik egin zuten tropek, behetik gora. Nik anaia zena nuen Gabirian, eta hari esnea [...]

‘Baietz’ film laburra estreinako aldiz plazan ikusi dute gabiriarrek. Herrian bertan grabatua eta herritarrek parte hartutako lehenengo pelikula da. Kopia bana jaso dute behinolako ‘aktoreek’. Garai bateko eszenografian girotutako film laburra, garai bateko eran aurkeztu dute: aire libreko zinema gisan. Gabiriako plaza pantaila handiaren areto bihurtu zuten gazteek larunbat gauean, izarren —eta uztaila izanagatik haize freskoaren— pean Baietz filmaren estreinaldirako. Ikusmina bazegoen, eta horren adierazgarri pelikula emanaldiaren aurretik prestatu zuten herri afarira bildu zen taldea: 85 lagun. Ondoren, behin gaututa, herritar gehiago ere bildu ziren plazara. Asko eta asko filmean parte hartu duten herritarrak ziren. Denera hirurogei bat lagunek egin dituzte aktore eta figurante lanak, guztiak herrikoak. Larunbat arrastaldean bertan Euskal Telebistak ere egin zion tartea estreinaldiari, bigarren kateko Euskadi directo programan aipamena eginda. Hamabost-bat minutuko iraupeneko filma editatu du Alex Areizaga zuzendariak, Urretxu-Zumarragako gaztelekuan aurretik ekoitzi dituzten ikus-entzunezko arrakastatsuen esperientzia baliatuz. Ikusleei gustatu zitzaien lana, eta txalo zaparrada luzearekin eskertu zuten ekimena. Istorioaren ondotik, trikiti doinuekin jarraitu eta bonus track bat ere badu azkenera. Areizagak, bukaeran, beste ideia batzuk ontzen badira film gehiago egiteko prestutasuna adierazi zuen, herritarrei eskerrak ematearekin batera. DVDetan eskura liteke lana Afaltiarren artean filmaren kopia bana banatu zuten gazteek, doan. Interesatuta leudekeenek gazteekin harremanetan jarri [...]

Orain arte Lazkaoko jubenilen taldean aritu den Uxue Garmendiak futbolaria Realarekin jokatuko du 2011-12 denboraldian, emakumezkoen goren mailan, Espainiako Superligan. Lazkaok neska jubenilen alorrean denboraldi bikaina ondu du, eta jokatutakoetan ba...

169. alea izango da uztailekoa, hilero bezala, bib herriei estuki lotutako gai ezberdinak izango dituzue irakurgai, euskaraz.

Santa Anastasia jaiei begira, txosnetako egitaraua prestatzen ari da gaztetxeko jaietako batzordea; ideia berriak bilatu nahi dituzte, txosna gunea biziberritzeko....


Ara Malikian eta Fernando Egozcue Quintet taldeak irekiko du zikloa irailaren 3an; hilabete guztian zehar izango dira kontzertuak Antion; zikloa Igartubeitian itxiko...

