Realak Uxue Garmendia lazkaotarra fitxatu du
Orain arte Lazkaoko jubenilen taldean aritu den Uxue Garmendiak futbolaria Realarekin jokatuko du 2011-12 denboraldian, emakumezkoen goren mailan, Espainiako Superligan. Lazkaok neska jubenilen alorrean denboraldi bikaina ondu du, eta jokatutakoetan ba...
Orain arte Lazkaoko jubenilen taldean aritu den Uxue Garmendiak futbolaria Realarekin jokatuko du 2011-12 denboraldian, emakumezkoen goren mailan, Espainiako Superligan. Lazkaok neska jubenilen alorrean denboraldi bikaina ondu du, eta jokatutakoetan bat ez beste partida guztiak irabazi dituzte. Gipuzkoako txapeldun izan da Lazkaoko taldea, Uxue Garmendia tartean. Futboleko goren mailan bi jokalari izango ditu, hala, Lazkaok.













