Santanazaleek eta kuadrillek esan diete adio festei
Beste konturik ez zen gaur eguerdian Ordizian, eguraldia. Goizean goizetik euri langarra etenik gabe aritu da, eta jende askoren ahotan esan bera: “Sekula ez dugu horrelako festa euritsurik ezagutu”. Hala ere, zenbaitzuk tradiziozko betebeharra zuten. Santanazaleen eguna da gaur, ezkonberrien eguna, eta garaiz mugitu behar izan dute eguneko ekitaldi nagusirako prest egoteko. Udaletxean hartu ditu Igor Eguren alkateak aurrena, handik elizara joan dira, eta udaletxera itzulita, esku-dantzarako pronto zeuden eguerdian. Hamabi bikotek parte hartu dute aurten Santanazaleen esku-dantzan. Mikel Iturriotzek egin ditu aurresku lanak, eta atzeskuarenak Xabier Sarriegik. Alkatea gidari zutela egin dute denek plazarako bidea, eta lehen itzulia eta dantzak egin eta gero, lehen emakumezkoa jaitsi dute udaletxetik. Hari aurreskuak dantzatu dio. Bigarren emakumezkoa ekarri dute ondoren, eta atzeskuaren ardura izan da ohore egitea. Hirugarren joan-etorrian neska guztiak sartu dira plazara, eta zapiak eskuan hartuta itzulian ibili dira. Fandangoa eta arin-arina dantzatuta bukatu dute ekitaldia, eta Santa Maria kalera abiatu dira gero, Martinez jatetxean hamaiketakoa egiteko. Udaletxean bukatu dute eguna, eta ohitura den moduan ardo gozoa edan dute. Lasaitu ederra hartuko zuen batek baino gehiagok dena bukatu dela ikusita. Kuadrillak, koloretsu oso Eta ordubatak pasatxo zirela bota du alkateak kuadrillen egunari hasiera emateko suziria. Kolorez jantzi dituzte kuadrillek plaza [...]
Santanazaleen esku-dantza Ordiziako plazan.
Beste konturik ez zen gaur eguerdian Ordizian, eguraldia. Goizean goizetik euri langarra etenik gabe aritu da, eta jende askoren ahotan esan bera: “Sekula ez dugu horrelako festa euritsurik ezagutu”. Hala ere, zenbaitzuk tradiziozko betebeharra zuten. Santanazaleen eguna da gaur, ezkonberrien eguna, eta garaiz mugitu behar izan dute eguneko ekitaldi nagusirako prest egoteko. Udaletxean hartu ditu Igor Eguren alkateak aurrena, handik elizara joan dira, eta udaletxera itzulita, esku-dantzarako pronto zeuden eguerdian.
Hamabi bikotek parte hartu dute aurten Santanazaleen esku-dantzan. Mikel Iturriotzek egin ditu aurresku lanak, eta atzeskuarenak Xabier Sarriegik. Alkatea gidari zutela egin dute denek plazarako bidea, eta lehen itzulia eta dantzak egin eta gero, lehen emakumezkoa jaitsi dute udaletxetik. Hari aurreskuak dantzatu dio. Bigarren emakumezkoa ekarri dute ondoren, eta atzeskuaren ardura izan da ohore egitea. Hirugarren joan-etorrian neska guztiak sartu dira plazara, eta zapiak eskuan hartuta itzulian ibili dira. Fandangoa eta arin-arina dantzatuta bukatu dute ekitaldia, eta Santa Maria kalera abiatu dira gero, Martinez jatetxean hamaiketakoa egiteko. Udaletxean bukatu dute eguna, eta ohitura den moduan ardo gozoa edan dute. Lasaitu ederra hartuko zuen batek baino gehiagok
dena bukatu dela ikusita.
Kuadrillak, koloretsu oso
Eta ordubatak pasatxo zirela bota du alkateak kuadrillen egunari hasiera emateko suziria. Kolorez jantzi dituzte kuadrillek plaza inguruak, eta bazkaldu ondoren, parrandan ibiliko festei bukaera emanez.