Uda betea Itsasondon gazteen eta haurren aisialdian
Ikasturtean zehar Itsasondoko ludotekaren eta gaztelekuaren bitartez haurrentzako eta nerabeentzako garatzen den eskaintza hilabete bakarrean pilatu da, uztailean. Udaleko haur, nerabe eta gazteria sailak bultzatuta ikastaroak eta irteerak egin ahal izan dituzte larrienek; guraso elkartearen ekimenez, haurrentzat udalekuak izan dira. Balorazio «positiboa» egin zuen atzo udalak, udako ekimenak bukatu berritan. Herrian bertan denborapasarako orduak hornitzeko jarduera ugari izan dituzte nerabeek, aukeran. Bitxigintza eta henna tailerra zen bat. Gaztelekuan egin dute, eta tatuajeak egiteko egunean Zegamako gaztelekukoen bisita jaso zuten. Bestetik, sukaldaritza ere landu dute. Paella prestatzen ikasi, eta lagunartean bazkaritan probatu zuten ondoren. Itsasondotik kanpora irteerak antolatu dituzte, bestetik. Lapurdiko erreka bizietan rafting-a egiten jardun zuten, adibidez, 36 lagunek. Kanbora autobusean joan, eta goiza han pasatu, eta arratsaldean Bidarrain Errobi ibaia jaitsi zuten txalupa pneumatikoan. Itsasondoko gazteekin batera zegamarrak ere joan ziren. «Ekintza guztiak positiboki baloratu ditugu. Nerabeek gustura parte hartu dute, eta uztailean ekintza berriak eta desberdinak egiteko aukera izan dute», esan zuen atzo Itsasondoko Udalak. Guraso Elkarteak antolatutako udalekuetan, berriz, 22 haurrek parte hartu dute. Goizero elkartu dira uztailean zehar, hiru begiralerekin, jolaserako eta eskulanak egiteko. Azkenik, irakurtzeko zaletasuna indartzeko udalak abiarazitako Eutsi liburu bat ekimena ere bukatu da. «Erantzuna orokorrean ona izan da», dio Udalak. Liburutegia kalera [...]
Ikasturtean zehar Itsasondoko ludotekaren eta gaztelekuaren bitartez haurrentzako eta nerabeentzako garatzen den eskaintza hilabete bakarrean pilatu da, uztailean. Udaleko haur, nerabe eta gazteria sailak bultzatuta ikastaroak eta irteerak egin ahal izan dituzte larrienek; guraso elkartearen ekimenez, haurrentzat udalekuak izan dira. Balorazio «positiboa» egin zuen atzo udalak, udako ekimenak bukatu berritan.
Herrian bertan denborapasarako orduak hornitzeko jarduera ugari izan dituzte nerabeek, aukeran. Bitxigintza eta henna tailerra zen bat. Gaztelekuan egin dute, eta tatuajeak egiteko egunean Zegamako gaztelekukoen bisita jaso zuten. Bestetik, sukaldaritza ere landu dute. Paella prestatzen ikasi, eta lagunartean bazkaritan probatu zuten ondoren.
Itsasondotik kanpora irteerak antolatu dituzte, bestetik. Lapurdiko erreka bizietan rafting-a egiten jardun zuten, adibidez, 36 lagunek. Kanbora autobusean joan, eta goiza han pasatu, eta arratsaldean Bidarrain Errobi ibaia jaitsi zuten txalupa pneumatikoan. Itsasondoko gazteekin batera zegamarrak ere joan ziren.
«Ekintza guztiak positiboki baloratu ditugu. Nerabeek gustura parte hartu dute, eta uztailean ekintza berriak eta desberdinak egiteko aukera izan dute», esan zuen atzo Itsasondoko Udalak.
Guraso Elkarteak antolatutako udalekuetan, berriz, 22 haurrek parte hartu dute. Goizero elkartu dira uztailean zehar, hiru begiralerekin, jolaserako eta eskulanak egiteko.
Azkenik, irakurtzeko zaletasuna indartzeko udalak abiarazitako Eutsi liburu bat ekimena ere bukatu da. «Erantzuna orokorrean ona izan da», dio Udalak. Liburutegia kalera atera dute.













