San Juan Txiki eguna ospatuko dute gaur Olaberrian
11:00etan: Meza.
Ondoren: Floren Nazabal eta Iñaki Azurmendi aizkolariak.
Segidan: Hamaiketakoa.
17:00etan: Haurrentzat puzgarriak.
18:30ean: Eskuz binakako pilota partidak: Larrañaga Garmendia Ezkurdi-a-Linzoainen aurka.
20:00etan: Hegaluze eta txak...
Olaberrian San Joan Txiki eguneko ospakizunak izango dituzte gaur, astelehena, abuztuak 29. Egun osoko egitaraua prestatu du udalak, baina esanguratsuena, agian, gaueko musika kontzertua da. Bi euskal kantautore loriatuk batera joko dute Olaberrian: Anje Duhaldek eta Txomin Artolak. 22:00etan hasiko da jaialdi hori.
Goizean, lehenbizi, meza izan dute. Eguerdian herri kirol erakustaldia egingo dute Iñaki Azurmendi eta Floren Nazabal aizkolariek. Hamaiketakoa zerbitzatuko diete olaberritarrei, ondoren.
Arratsaldean jarraituko du festak. 17:00etatik aurrera haurrek puzgarriak izango dituzte. Pilota partida ere jokatuko dute lau pilotari afizionatuk, binaka. Larrañaga azpeitiarrak eta Ezkurdia arbizuarrak ostatuko dute bikote bat, eta bestea Garmendia legorretarrak eta Linzoain eugiarrak. 18:30etan hasiko da norgehiagoka.
Iluntzean gastronomiari egingo dio egitarauak lekua. Hegaluzea parrillan errea eta Olaberriko bertako Bengoetxe txakolina probatu ahalko dira.
EGITARAUA
11:00etan: Meza.
Ondoren: Floren Nazabal eta Iñaki Azurmendi aizkolariak.
Segidan: Hamaiketakoa.
17:00etan: Haurrentzat puzgarriak.
18:30ean: Eskuz binakako pilota partidak: Larrañaga Garmendia Ezkurdi-a-Linzoainen aurka.
20:00etan: Hegaluze eta txakolin dastaketa.
22:00etan: Anje Duhalde, eta Txomin eta Urbil Artolaren kantaldia.